Kirmen Uribek 'podcast' bat egingo du New Yorketik BERRIArentzat

Kirmen Uribe. ARANE URIBE ARRIETA.
urtzi urkizu
2019ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Kirmen Uribe idazleak New Yorkeko munduak izeneko podcast-a egingo du BERRIArentzat. Astelehen goizean estreinatuko dute, eta astelehenero entzun ahalko da audio berri bat —webgunean atal berezi bat izango du—. Uribe Euskaldunon Egunkaria-ko eta BERRIAko zutabegile izana da, eta harena izango da egunkariaren aurreneko podcast-a.

Uribek honako hitz hauekin egin du podcast-aren aurkezpena: «Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar».

Laster, Ane Irazabalek ere podcast bat egingo du BERRIArentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.