ARGUDIOAK

2014ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Presoek espetxeetan banan-banan aurkeztutako idatziek hiru multzotan banatutako argudioak jaso dituzten arren, Espetxe Zaintzarako trataera batzordeek ez diete arrazoibide horiei erreferentzia zuzenik egin. Zeharka eta bestelako argudio orokorrak eman dituzte presoen proposamenak bazterrean uzteko.

Eskaerak

Hiru atal. Arrazoi pertsonalak, politikoak eta juridikoak jaso dituzte presoek euren eskakizun txostenetan. Lehen zatian, espetxe politikak norberarengan zein familiarengan izandako eragin zehatzen berri eman dute, gastu ekonomikoak, istripuak, eta beste espresuki aipatuta.

Arlo politikoari dagokion atalean, EPPK-k hartutako bidea azaldu, horri babesa eman, eta aurrera begira gatazkaren konponbidearekiko konpromisoa dutela adierazi dute; bide horretan urratsak egiteko asmoa dutela.

Atal juridikoan, estatu zein nazioarteko legediek diotena bildu dute, sakabanaketa amaitu beharra agerian uzteko.

Erantzunak

Orokorrak. Erantzunek ez dituzte aletu presoen argudioak. Kasu guztietan, azalpen orokor bera emanda arrazoitu dute ezezkoa: Presoa «ETA erakunde terroristarekin» lotura izan duelako dagoela preso, ETA ez dela desegin, eta presoa ez dela hartatik aldendu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.