Estatutua idazten ari diren adituak berriro batzartuko dira, testua adosteko

Taldea osatzen duten adituak, iazko urrian, Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean egindako bilera batean.
Taldea osatzen duten adituak, iazko urrian, Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean egindako bilera batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2019ko azaroak 27

Azkeneko bilera izan behar zuen atzokoak, baina bihar berriro batzartuko dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako estatus politikoaren testu artikulatua idazteko enkargua daukaten bost legelari adituak. EITBk azaldu duenez, ia sei ordu iraun duen bilera akordiorik gabe amaitu da, eta, hortaz, bihar azkeneko ahalegina egingo dute Eusko Legebiltzarreko taldeek izendaturiko lantaldeak.

Mikel Legardak (EAJk izendatua), Iñigo Urrutiak (EH Bilduk), Arantxa Elizondok (EPk), Alberto Lopez Basagurenek (PSE-EEk) eta Jaime Ignacio del Burgok (PPk) larunbatera arteko epea zuten legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean hitzartutakoa testu artikulatu batera ekarri eta proposamena aurkezteko. Azkenean, datorren astelehenean utziko dute proposamena haren esku.

Bost adituek konfidentzialtasuna gordetzeko agindua daukate, eta, hortaz, ez dago lantaldean izaten ari diren eztabaiden inguruko informazio ofizialik, baina, itxura guztien arabera, erabakitzeko eskubidea jasotzearen egokitasuna eta, jasotzekotan, horrek zelan agertu beharko lukeen izaten ari da korapilo nagusia.

Talde politikoen adierazpenek ere ildo horretatik jo dute azkeneko egunetan. EAJk behin baino gehiagotan esan du azken testuak erabakitzeko eskubidea jaso behar duela, eta, esate baterako, joan den igandean jeltzaleek Sukarrietan (Bizkaia) egindako ekitaldian Andoni Ortuzar EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak berretsi zuen «Autogobernu Batzordean eta gainerako leku guztietan» defendatuko dutela «gure etorkizuna askatasunez erabakitzeko» eskubidea. PSE-EErentzat, aldiz, «marra gorria» da hori, eta askotan esan du ez duela horrelakorik onartuko.

Alderdien jarrerak ezagututa, ikusteko dago lege adituek nola askatuko duten korapiloa. EITBk aipatutako iturrien arabera, litekeena da erabakitzeko eskubidea ez agertzea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako estatutu berriaren proposamenaren ohiko artikuluetan, baina hori aipatzea xedapen gehigarri batean.

Urtebete eman dute adituek agindutako lana egiten, eta, azken asteetan, hizpide izan da testu artikulatuak Autogobernu Lantaldean adosturiko oinarriak jasoko ote dituen. EAJren eta EH Bilduren arteko adostasuna zen oinarri horien harroina, baina azkeneko egunotan EH Bilduk susmoa agertu du adituek proposatuko duten testua oinarri horietatik aldenduko ote den, eta, hortaz, erabakitzeko eskubidea jasotzeari uko egingo ote dioten.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

 ©PEDRO PUENTE HOYOS / EFE

«'Pandemiaren urteak', esan nuen. Urteak izango direlakoan: urteak»

Arantxa Iraola

Aurrera urratsa egin, eta hedabideetan naro-naro dabilen zientzialarietako bat da Del Val; txertoa lortzeko prozesuak oso azkar doazela onartu du, baina uste du une aski zailak eragin ditzakeela oraino ere izurriak.

 ©Juan Carlos Ruiz / Foku

COVID-19ak hiru hildako utzi ditu Nafarroan

Berria

13.012 PCR egin dituzte Hego Euskal Herrian, eta horietatik 842k positibo eman dute. 

Protesta bat Gasteizen. ©E.PORTILLO/ FOKU

Arabako zahar etxeak ere, grebara

Erredakzioa

Hiru lanuzte egingo ditute, ELAk, LABek, UGTk eta CCOOk deituta, «prekarizazioa» salatzeko

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna