Euskaltzaindiaren mendeurreneko patronatua osatu dute 21 erakundek

Koxme Elgezabal eta Felix Landaburu Bizkaiko Diputazioko ahaldun abertzaleek Euskararen Akademia sortzeko proposamena aurkeztu zuten, 1918ko urtarrilean. Ehun urte igaro diren honetan, Bizkaiko foru jauregian bertan bildu da Euskaltzaindia, uztaileko osoko bilkura egitera. Hori aprobetxatuta, Euskaltzaindiaren mendeurreneko patronatua osatu zuten atzo. Euskal Herri osoko erakunde publiko nagusiek eta gaztelaniaren, galizieraren eta katalanaren akademiek osatu dute; guztira, 21 kide dira.
«Gaur berresten dugu duela ehun urte lau foru aldundiek euskal gizarte zibilaren izenean eman ziguten zeregina, eta harago eramaten dugu konpromisoa, ordurik hona Euskal Herrian izan diren errealitate berriei aitortza eginez eta euskal gizarteko eragileei gure elkarlana eskainiz, euskara eta euskal kulturaren mesedetan», adierazi zuen Andres Urrutia euskaltzainburuak. Gogoratu du ehun urte hauetan komunitate zientifiko, akademiko eta soziala ondu eta mamitu duela Euskaltzaindiak. Erantsi du «baikortasunez» begiratzen diotela etorkizunari.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.