ESKAKIZUNAK

2016ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Hainbat eskakizun ditu Euskadiko Polio Elkarteak erien artatzea hobetzeko. Gaitza izan zuten 2.200 pertsona inguru daudela diote, eta laguntza behar dutela. Hona:

Protokolo eta profesional egokiak. Beren beharrak aintzakotzat hartuko dituzten lantaldeak eta protokoloak nahi dituzte martxan osasun sistemetan.

Errehabilitazioa. Etengabeko arta emango dieten errehabilitazio programak nahi dituzte osasun sistema publikoaren barruan.

Arta psikologikoa. Bat-batean areagotu zaizkie askori gaitzaren sintomak, eta ezinegona eragin die horrek; erientzat eta senitartekoentzat arta psikologikoa nahi dute osasun sistemaren barruan .

Irizpideak lanerako ezintasuna neurtzeko. Eritasunaren eboluzioa eta horrek lanerako orduan dakarren ezintasuna neurtzeko irizpide egokiak nahi dituzte, lana utzi beharrean aurkitzen diren pertsonei laguntza emateko.

Erregistro bat. Polioaren ondorioak eta horren osteko sindromearen ondorioak dituzten pertsonen erregistro bat nahi dute.

Laguntzak. Baliabideak nahi dituzte gailu ortopediko eta antzekoak erosi behar direnetarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.