Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Igor Elortza

«Arrazoi pertsonalak eta kolektiboak batu dira»

ARITZ LOIOLA/ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Iñigo Astiz -

2017ko abenduak 19

Zalantza egin zuen duela lau urteko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, baina igande honetako finaleko agurrean jakinarazi du bere erabakia azkenik: utzi egingo ditu txapelketak Igor Elortzak (Durango, Bizkaia, 1975). «Zazpi txapelketa egin ditut, ibilbide gorabeheratsu bategaz, baina egin beharrekoak egin ditut. Gure belaunaldia joan den pare bat hamarkadan izan da belaunaldi ardatza txapelketetan, eta geroztik heldu dira beste bertsolari batzuk. Etorri den belaunaldi hori esateko gauza berriekin dator, eta esateko modu berriak topatzeko gogoz. Beraz, arrazoi pertsonalak eta kolektiboak batzen zirela ikusita, garbi ikusi dut».

Aste barruan izan zuen buruan agurreko agur esateko bertsoa. Eta txalo zaparrada eman zion publikoak BECen. «Jasotzen dugun indar eta esker on hori guztia ikaragarria da, eta joan-etorrikoa da, gainera».

Saioa, bestelakoan, «gazi-gozo» joan zitzaiola dio. Oso gutxi egin zuen lo final aurreko gauean, eta igarri egin zuen. «Egun lanbrotsua neukan, eta momentu batzuetan ez nintzen gustura geratu egindakoekin, puntua erantzuten eta kartzelan, bereziki». Sustrai Colinarekin batera egindako puntukakoarekin bai, pozik, eta baita Maialen Lujanbiorekin egindako zortziko txikiekin ere. «Bi saio umoretsuetan izan ziren nire aziertoak. Dena adinarekin lotzeko joera daukat azkenaldian, baina igual lehen bakarkakoetan geneuzkan nahi batzuk, eta orain bizitzari begiratzeko beste modu bat daukagu, eta umoretik ateratzen zaizkigu gauzak ondo».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Organoa, zubi lanerako tresna

Organoa, zubi lanerako tresna

Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza

Jose Luis Elorza eta Jesus eta Jose Ibazeta eibartarrek Helmholtz organoa sortu zuten, 1961ean. Organoaren 60. urteurrena gogoratzeko, kontzertu berezi bat egingo dute azaroaren 30ean, Eibarren.

Estitxu Arozena Saioa Alkaizari txapela janzten, gaur, Anaitasunan (Iruñea). ©Idoia Zabaleta / Foku

Saioa Alkaiza Nafarroako txapeldun

Hodei Iruretagoiena

Saioa Alkaiza Guallarrek irabazi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Hura eta Eneko Lazkoz Martinez aritu dira txapelaren lehian, buruz burukoan. Haien atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Julio Soto Ezkurdia, Joanes Illarregi Marzol, Xabier Silveira Etxeberria, Xabat Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri eta Eneko Fernandez Maritxalar.
Horrela jarraitu du finala BERRIAk, zuzenean.

Stanislaw Lem, 1962an, Krakovian (Polonia). ©EFE

Itsasoa, itsasoa

Joannes Jauregi

Stanislaw Lem idazle poloniarrak ehun urte beteko zituzkeen aurten, eta duela hirurogei kaleratu zen haren obra nagusia, 'Solaris' eleberria; nobela bikaina da, klasiko peto-petoa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.