Noiz sortua: 2018-10-24 00:30:00

Errigorak bihar jarriko du martxan bere bosgarren kanpaina

200 herritan baino gehiagotan eskatu ahalko dira produktuak, 50 euroren truke. Proiektuari ekin ziotenetik, 800.000 euro bildu dituzte

Karmele Uribesalgo Alzola -

2018ko urriak 24

Bosgarren kanpaina hasiko du Errigorak aste honetan. Urriaren 25etik azaroaren 14ra bitartean eskatu ahalko dira Erriberako kontserbaz eta oliba olio birjinez osatutako saskiak. Jasotako diruaren %25 erabiliko dute Nafarroa hegoaldean euskarak dituen erronkei aurre egiteko: zehazki, Erriberako ikastolak eta AEK indartu nahi dituzte, eta, Sortzen elkartearen bitartez, hezkuntza sare publikoko D ereduko taldeak sustatu. Azken bost urteetan, 800.000 euro bildu dituztela jakinarazi dute Errigorako kideek (jarraitu albistea irakurtzen bideoaren ondoren).

Aurreko kanpainetan egin bezala, aurten ere bi saski mota egongo dira: beltza —Errigoraren saski klasikoa— eta zuria —berritasunak eta produktu bereziagoak izango dituena—. 23 ekoizleren produktuak dira. Saski bakoitza 50 euroren truke eskura daiteke. Berrehun herritan baino gehiagotan egongo da produktuak eskatzeko aukera, eta hainbat banaketa gune izango dira. Eskaerak eskuorriak betez egin daitezke, baita sarean ere, www.errigora.eus webgunearen bidez

Argiñe Korta Tuterako Argia ikastolako zuzendariak adierazi du Nafarroa hegoaldeko ikastolentzat ekarpen garrantzitsua izan dela azken urteetan: «Arnasa lasaiago hartzeko balio izan digu orain arte jasotakoak». Errigoraren ekarpenaren bitartez, hainbat inbertsiori aurre egiteko aukera izan dute: materiala erosi dute, IKTetan inbertitu dute, eta azpiegiturak egokitu dituzte, besteak beste.

Sortzen elkarteak, berriz, sare publikoan D ereduko taldeak sustatzeko erabili du Errigoratik jasotako dirua. Nafarroako Erriberan haurrak D ereduan matrikulatzeko aukera dagoenetik, garatu egin dituzte euskarazko hezkuntzaren aldeko dinamikak eta kanpainak.

AEKri dagokionez, ikasleei matrikula arintzeko beka sistema bat jarri dute martxan jasotako diruarekin. Neurri horrekin, ikasturteko eskolen %75etik gora jaso dituzten ikasleek gehienez matrikularen erdia ordaindu dute. Alizia Iribarren AEK-ko ordezkariak azaldu duenez, Erriberan matrikulak areagotu egin dira: 2013-2014ko ikasturtetik 2016-2017kora, %70 gehitu dira matrikulazioak.

Aurtengo kanpainan, leku berezia egingo diote Euskaraldiari. Antolatzaileek azaldu dute Errigoraren kanpainak Euskaraldia «elikatzea» espero dutela.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 6an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta gaixo bat ospitaleratu dute. Euskal Herrian 29.843 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.096 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Haur bat, konfinamenduan, etxean jolasten. / ©Iñigo Uriz, Foku

Astelehenetik ireki ahal izango dituzte haur eskolak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Irati Urdalleta Lete

Hiru herrialde horietako herritarrek hiruretan mugitzeko aukera izango dute. Ostalaritzan ez da gehienezko edukierarik egongo, eta barran zerbitzatzeko aukera ere izango dute. Diskotekek eta gaueko tabernek itxita jarraitu beharko dute. Hogei pertsona arte elkartu ahal izango da, bai etxean eta bai kalean.

Atzo Villabonan egin zuten bertso saiora sartzeko segurtasun neurriak. / ©Gorka Rubio, Foku

Alarma egoera amaitu ondoren ere maskarak erabiltzea beharrezkoa izango da Hego Euskal Herrian

Jon Ordoñez Garmendia

Ehun euro arteko isunak aurreikusten ditu Espainiako Gobernuak prestatu duen dekretuak, maskara erabiltzen ez dutenentzat. Urgentziazko kasuetan Osasun Ministerioak eskuduntzak bereganatzeko aukera izango du berriro.

Herritar batzuk Debako (Gipuzkoa) parke batean, elkarren arteko distanziak zainduz. ©GORKA RUBIO / FOKU

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahalko da astelehenetik aurrera

Jakes Goikoetxea

Espainiako Gobernuak jakinarazi du Hego Euskal Herria hirugarren fasera pasatzea onartu duela. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak izurritearen kudeaketaren kontrol osoa berreskuratuko dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna