Javid, Erresuma Batuko Barne ministro berria

2018ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Amber Ruddek herenegun dimisioa eman ondoren, Sajid Javid da Erresuma Batuko Barne ministro berria. Theresa May lehen ministroak atzo izendatu zuen. «Barne Ministerioak britainiar guztien segurtasuna bermatzeko eskura duen guztia egiten duela ziurtatzea da nire aurreneko lehentasuna», nabarmendu zuen Javidek.

Oposizioaren presioaren eraginez dimititu du Ruddek. Joan den astean, Komunen Ganberan, galdetu zioten ea ba ote zekien gobernuak legez kanpoko migratzaileak deportatzeko kuota bat duela urtero, eta hori gezurtatu zuen. BBC kateak, baina, gobernuaren txosten bat argitaratu zuen. Horren arabera, 2014tik dago politika hori indarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.