MOTZEAN

2015eko urriaren 6a
00:00
Entzun
Duatloietan egindako lagunik onena? EHMDZ familia. Bost urte hauetan, udazkenean, astebururo elkartu garen kirolari, emazte, seme-alaba, antolatzaile… taldea.

Kirolari bat? Kenenisa Bekele.

Lasterketa bat? Bilboko lehen gau maratoia.

Errepideko bizikleta ala mendikoa? Mendikoa.

Entrenatzeko leku bat? San Martingo Harria, Belagua.

Gustura egingo zenukeen lasterketa bat? New Yorkeko maratoia.

Abesti bat? Ramonesen edozein.

Bizitzeko leku bat? Nire bikotekidearekin aske eta bakean bizitzeko aukera ematen didan munduko edozein txoko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.