KATE MOTZEAN

2016ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Aurkari bat? Denak.

Kide bat? Askorekin ondo konpondu naiz. Bat esatekotan Zubieta. Lasa ere bai, biek gauzak baikortasunez ikusten dituzte.

Pilotaleku bat? Astelena.

Partida bat? Irabazitako buruz buruko finala.

Pilota profesionalaren gauza onena? Gogortasun hori, pilotaria bere onena ematera behartzen du.

Eta txarrena? Presioa.

Palmaresak itsutu zaitu? Ez diot askorik begiratu.

Tabernara sartu eta «Xala da» entzun duzu... Beti zerbait eragiten dizu. Ez naiz ezagun sentitu; ez gara izarrak.

Badago dopinik pilotan? Nik ez du ezer hartu, beti garbi joan naiz. Dagoenik ez dut pentsatzen; lasai nago neure buruarekin.

Pilotari ez bazina? Kazetari. Ikusten ari naizenez, nahiko lan erraza da [barrez].

Seme edo alaba batek pilotari izan nahiko balu? Jokatzeko esango nioke, nirekin, biok gozatzeko. Hori bai, ez diot utziko irabazten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.