DEKALOGOA

2014ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Aniztasunari buruz duen ikuspegia plazaratzeko, oinarriok ezarri ditu Euskaltzaleen Topaguneak:

Aniztasuna, oparoa. Euskal Herrian ehundik gora hizkuntza hitz egiten dira, eta aberastasuna da hori.

Euskara, bertakoa. Gutxiagoturiko hizkuntza da euskara, eta bizi-eremu lur hau du. Euskaraz biziz egiten zaio ekarpena munduko aniztasunari.

Zaintzea. Bakoitzak bere hizkuntza zaindu eta erabili behar du. Euskal Herrian euskara izan dadila partekatzen eta erabiltzen dugun hizkuntza.

Harrera. Etorri berrientzat harrera linguistikorako egitasmoak eta harremanak bultzatu behar dira.

Eskubideak. Guztien eskubide linguistikoak babestu behar dira, berdintasun sozialerako oinarri baitira.

Gehiengoa, alde. Gizarte zibil eta soziopolitikoaren gehiengoa euskara sustatzearen alde dago. Oraindik pauso erabakigarriak eman behar dira, bakoitzak bere ardurak hartuz.

Ikasteko eskubidea. Doako euskalduntze eta alfabetatzea helduentzat. Hezkuntzan, murgiltzea bultzatu eta hizkuntz aniztasunari balioa eman.

Etorkizunekoa. Gero eta eremu gehiagotara hedatzen ari da euskara.

Erabilera. Euskaraz bizitzeko uneak eta guneak sortu behar dira.

Ondarea. Munduko ondarea da euskara, baina garatzeko ardura, nagusiki, euskal herritarrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.