KRONOLOGIA

2018ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
2004. Ansar Ala mugimendu xiita gobernuaren aurka matxinatu zen ipar-mendebaldeko Zaada probintzian. Armadak Hussein Badreddin al-Huthi liderra hil zuen, eta ordutik huthi izenarekin ezagutu da mugimendua.

2009. Armadak ordura arteko erasoaldirik handiena hasi zuen huthien aurka. Saudi Arabiak lehenengo aldiz esku hartu zuen matxinoen aurka.

2011. Herrialde arabiarretako matxinaden testuinguruan, protesta mugimendu zabalak piztu ziren Ali Abdullah Saleh presidentearen aurka.

2012. Salehek boterea utzi zuen 34 urteren ondoren, eta presidenteorde zena, Abd Rabu Mansur Hadi izendatu zuten presidente.

2014. Abuztuan protesta handiak hasi ziren Sana hiriburuan Hadiren aurka. Mobilizazioak baliatuta, huthiek Sana hartzea lortu zuten.

2015. Urtarrilean Hadik ihes egin zuen Sanatik, eta huthiek Presidentetza Kontseilua sortu zuten botere hutsunea betetzeko. Hadik Adenen ezarri zuen errepublikaren hiriburua, eta martxoan Saudi Arabiak huthien aurkako gerra hasi zuen.

2016. Huthiek eta Saleh presidente ohiaren aldeko indarrek bat egin zuten Hadiren eta Saudi Arabiaren aurka. NBEk babestutako elkarrizketak hasi ziren.

2017. Hadi Riaden erbesteratu zen. Salehen eta huthien aliantza hautsi zen, eta huthiek Saleh hil zuten. Krisi humanitarioaren larriagotzearen ondorioz, kolera epidemia bat zabaldu zen, eta 2.000 herritar baino gehiago hil ziren.

2018. Yemen hegoaldeko independentistek Hadirekin zuten aliantza hautsi, eta Aden hartu zuten urtarrilean. Ekainaren 13an Saudi Arabiak eta aliatuek Hudaida hartzeko erasoaldia hasi zuten, gerran sartu zirenetik prestatutako handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.