Bertsoa aldatu zuen saioa

'Hitzetik Hortzera' saioak 30 urte bete ditu bertsolaritza nola garatu den erakusten. Baina telebistak berak bertsoari nola eragin dion azaldu du Felix Irazustabarrena sustatzaileak.
<em>Hitzetik Hortzera</em> saioa egiten duen taldea. Irazustabarrena, eserita, ezkerretik hirugarrena da.
Hitzetik Hortzera saioa egiten duen taldea. Irazustabarrena, eserita, ezkerretik hirugarrena da. EITB Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2018ko abenduak 28

Kamera bakarrarekin aritzen ginen, eta bertsoak grabatzeari noiz utzi erabaki behar izaten genuen, txaloak grabatzeko». Hala kontatu du Felix Irazustabarrena Bertsozale Elkarteko Hedapen taldeko arduradunak. 30 urte bete ditu aurten Hitzetik Hortzera saioak, eta hura hasieratik ezagutu du sustatzaileak.

1988ko abenduan izan zuen estreinako saioa Hitzetik Hortzera-k, Irazustabarrenak kontatu duenez. Tartean zebilen bera, baina, beste lan batzuk zituenez, ez zen buru-belarri sartu hiru bat urte pasatu arte. Orduan hasi zen asteburuero bertso ekitaldietara joaten, Joxerra Garzia saioaren orduko zuzendariak kameraria gidatzeko eskatu baitzion, eta hurrengo egunean bertso aukeraketa egiteko.

Oso desberdina zen hasiera hura. Hilean saio bat egiten zuten, eta baliabideak oso mugatuak ziren. «Orain, kamera gehiago erabiltzen ditugu, eta gehiago saiatzen gara giroa eta entzuleak islatzen», esan du Irazustabarrenak.

Edonola ere, Irazustabarrenak azaldu du bertso saioak, ordukoak eta gaurkoak, antzekoak direla. Orain, erreportajeak, bertso saio musikatuak, elkarrizketak eta bestelakoak lantzen dituzte, eta urtez urte joan dira formatua aldatzen, baina lehengaia bera da. «Plazan dagoenaren isla izatea izan da Hitzetik Hortzera-ren funtsa, eta hori ahal den ondoen pantailara eramatea».

Keinuak eta aurpegiak

Hiru hamarkada belaunaldi oso bat da, eta Hitzetik Hortzera epe horretan bertsolaritzan gertaturiko aldaketen lekuko eta erregistroa izan da, aldi berean. Esaterako, emakumeak bertsoaren plazan agertu izana jaso du saioak, Irazustabarrenak kontatu duenez.

1980ko hamarkadan bertso saioen eztanda moduko bat gertatu zen, eta, Irazustabarrenaren arabera, Hitzetik Hortzera-k berak ere izan zuen eragina horretan: «Bi-hiru urtean, burrunba handia hartu zuen: bertso saio oso jendetsuak eta jaialdi handiak egiten ziren». Orain, ordea, bertso saio gehiago egiten dira, horren jendetsuak ez badira ere, Bertsozale Elkarteko kidearen arabera. Saioak «zabalkunde handia» eman zion bertsolaritzari, eta hitz neurtuaren artea herritarrengana eramateko «funtsezko tresna» izan da urteotan.

Saioak ere aldaketa ekarri du bertsolarien oholtza gaineko jardunean. Ahotsez gain telebistarako irudiak grabatzen hasi zirenean, bertsoa emateko modua aldatu egin zen. Izan ere, plazako entzuleek bertsolaria behetik eta urrutiagotik ikusten bazuten ere, telebistak haien aurpegiaren gertuko planoak erakusten zituen. «Bertsoari keinuekin eta aurpegiarekin lagundu behar zitzaiola ikusi zuten bertsolariek».

Bertsozale belaunaldi berriei begira ere jarri behar izan du saioak azken boladan. Izan ere, aurten Eider Perez hasi da aurkezle gisa, eta saioa baino gazteagoa da. «Jakin-mina dut duela 30 urteko irudiekin», esan du berriki. Hitzetik Hortzera duela 30 urteko bertso saioak ere erakusten hasi da abendu honetan, gazteen jakin-min horri erantzuteko, eta urteurrena ospatzeko.

Horrez gain, sasoi honetan «bertsolaritzaren ekosistema osoa» biltzen saiatzen ari dira, Eneritz Urkola saioko zuzendariak irailean azaldu zuenez. Horretarako, lau laguneko gidoilari taldea du saioak, eta bi irudigilerekin dabiltza, bertsoaren munduaren erretratua osatzeko.

Bertsozaleen Elkartea ETBrekin lankidetzan aritzen da, baina berak egiten du saioaren diseinua eta ekoizpena. «Bertso saioari, zelofanean bildu, eta kolore pixka bat eman nahi diogu», esan du Irazustabarrenak. Telebistarako produktu guztiek dituzten erronka berak dauzkate: Internetek ematen dituen aukerak, saioak nahieran ikusteko jartzeko lana tartean. Nolakoa izango dira bertsolaritza eta Hitzetik Hortzera 30 urte barru? «Pausoka aldatuz joango da, eta saioa harekin batera aldatuko da», esan du Irazustabarrenak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Kezka adierazi dute lehen arretako hainbat langilek. Argazkian, Bilboko Areilza anbulatorioa. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Osasun sistemak eztanda egingo du»

Maialen Arteaga

Lehen arretako zentroen estutasunak azaleratu ditu COVID-19ak, eta aspaldiko aldarriak hauspotu ditu. Pandemiaren «bigarren olatua» iritsi dela aitortu du Eusko Jaurlaritzak, baina osasun etxeetan langileen erdiekin eta «lan gainkargarekin» dabiltzala salatu dute.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak artxiboko irudian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Hemezortzi kasu atzeman dituzte Zamudioko zahar etxe batean

Berria

Donostiako eta Bilboko bi zahar etxeetan ere positiboak izan dira.

San Mames zelaia hutsik, Athleticen eta Leganesen arteko partidan, uztailaren 16an. ©Marisol Ramirez / Foku

Beste zazpi positibo euskal taldeen artean

Berria

Athleticen sei jokalarik eman dute positibo, eta Osasunan, berriz, Jagoba Arrasate entrenatzaileak. Alaveseko hiru jokalariri ere detektatu diete COVID-19 gaitza.

PCR probak egin dizkiete Donostiako Ramuntxo Berri tabernan izandakoei. ©Gorka Rubio / FOKU

Beste 505 positibo izan dira Hego Euskal Herrian

Berria

COVID-19a zuten zazpi pertsona hil dira azken astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Probak egingo dizkiete Nafarroako egoiliar guztiei irailean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna