Koronabirusa

Gipuzkoako Aldundia eta hiru zahar etxe auzitara erango ditu ELAk

jon ordonez garmendia
2020ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
ELAk auzitegietara eramango du gaur Gipuzkoako zahar etxeetan koronabirusaz egin den kudeaketa. Gipuzkoako Aldundiaren eta hiru zahar etxeren aurkako eskariak aurkeztuko ditu, zehazki, Ordiziako San Jose, Tolosako Iurreamendi eta Zumarragako Argixao zahar etxeak kudeatzen dituzten enpresen aurka. Sindikatuak argudiatu du hango langileen osasunerako eskubidea eta bizitzarako eskubideak urratu direla, eta jakinarazi du hiru horietan eta Arrasateko egoitzan egoiliarren %80 eta langileen heren bat daudela kutsatuta. Zu eta Biok S.Coop, Gerozerlan eta Eulen Soziosanitario enpresak salatuko ditu, eta, zerbitzuaren titularra den aldetik, baita Gipuzkoako Aldundia ere, gidetan eta protokoloetan zehazten diren neurriak ez direlako betetzen ari, ELAren arabera.

Hainbat zahar etxeetan egoera kritikoa dela dio ELAk, eta horregatik Osakidetzaren erabateko esku hartzea eskatu du. Argudiatu du zahar etxeetako langileek ez dituztela babesteko beharrezkoak diren materialak, eta oso gutxitan egin zaiela oraindik koronabirusarez testa egoiliar guztiei. Sindikatuak gaineratu du Euskal Herriko beste herrialdeetan ere auzitegietara jotzeko asmoa duela babesteko neurriak hartu ezean.

Hamarretik zazpi hildako

Eider Mendoza Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak atzo jakinarazi zuenez, beste zortzi lagun hil dira Gipuzkoako zahar etxeetan koronabirusaren ondorioz. Horiekin, 99 dira hildako egoiliarrak, eta 65 zahar etxetatik hamaseitan atzeman dituzte kasuak. Gipuzkoan 134 dira hildakoak igandeko 20:00ak arte ;beraz, hamarretik zazpi zahar etxeetan hil dira. Aipagarria da datua, Gipuzkoa baita Hego Euskal Herrian gaitza gutxien hedatu den herrialdea. Araban hildako guztietatik hamarretik lau zahar etxeetan hil dira, eta Nafarroan, hamarretik hiru dira Nafarroako Gobernuak onartu du koronabirusa diagnostikatu gabe hil diren egoiliarrak egon litezkeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.