Film sinopsia

'Le monde est à toi'

2018ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Zuzendaria: Romain Gavras. Aktoreak: Karim Leklou, Isabelle Adjani, Vincent Cassel. Iraupena: 101 minutu. Generoa: Akzioa, komedia. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2017.

François droga trafikatzaile txikia da, baina bizimoduz aldatzeko amets handia du: Mr Freeze etxeko izozkien banatzaile ofizial bihurtzea Maghreb osoan.

Haatik, Françoisen itxaropenak zapuztuko dira jakiten duenean bere amak —Danyk— bere aurrezki guztiak xahutu dituela.

Orduan, Poutine izeneko hiriko mafiaburu eroarekin elkartuko da, bere dirua Espainian berreskuratzeko. Baina Françoisen familia eta inguruko guztiak nahastu egingo dira planean: Lamya gaztaroko neska laguna, Henri kartzelatik atera berri den aitaginarreba ohia, Mohamed izeneko bi gazte aldrebes. Haiei gehituko zaizkie Françoisen ama eta haren emakume lapur taldea. Berehala, argi geratuko da ezer ez dela aterako Françoisek espero eta planeatu zuen bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.