Turkiak mehatxu egin die kurduen Afringo miliziei

2017ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Siriako kurduen Afrin barrutiko miliziek salatu dute Turkiak «gerra deklaratu» diela, barrutiaren mugetan soldaduak pilatu baititu azken asteotan. Numan Kurtulmus Turkiako lehen ministrordeak ukatu egin du gerra deklaratu dietenik, baina YPG Herriaren Babes Unitateei mehatxu egin die: «Turkiak YPGren mugimendu mehatxagarriren bat ikusten badu, erantzun egingo du».

Astanan, berriz, akordiorik gabe bukatu zuten atzo Siriako gerrari buruzko bosgarren bilera sorta. AFPren arabera, Errusiak, Iranek eta Turkiak agiri bat prestatu dute «eremu seguruetan» tropak hedatu eta su-etena errespetatuko dela bermatzeko, baina datorren astean aurkeztuko dute Teheranen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.