Film sinopsia

'Le poirier sauvage'

2018ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Zuzendaria: Nuri Bilge Ceylan. Aktoreak: Dogu Demirkol, Murat Cemcir, Bennu Yildirimlar. Iraupena: 188 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Turkia-Frantzia- Alemania-Bulgaria. Urtea: 2018. Jatorrizko izenburua: 'Ahlat Agaci'

Sinan idazle izan nahi duen gazte erretxin bat da. Gurasoen herrira itzuliko da, hirian lizentzia bai, baina lanik ez duelako lortu. Erabaki beharko du lehiaketa publikoan sartu edo ez, irakasle izateko, aita bezala.

Gatazka du, ordea, herriarekin. Urrun dagoenean, istorioz beteriko leku miresgarri gisa agertzen zaio irudimenean. Baina han dagoenean, zapuztu egiten da, leku hori bere porrotaren eta mugen ispilu delako.

Leku egokia da, edonola ere, idazle batentzat, handik gertu zegoelako antzinako Troia hiria. Herri haren inguruko liburu bat idatzi du Sinanek. Oraindik ez du argitaratu, ordea. Sinanen aita jokoan ibiltzen da, eta menpekotasuna du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.