Film sinopsia

'Une famille italienne'

Berria -

2018ko abuztuak 8
Zuzendaria: Gabriele Muccino. Aktoreak: Stefano Accorsi, Carolina Crescentini, Elena Cucci. Iraupena: 105 minutu. Generoa: Komedia, drama. Herrialdea: Italia. Urtea: 2018. Jatorrizko izenburua: 'A casa tutti bene'.

Alba eta Pietro pentsiodun bikote bat dira, eta uharte batera joatea erabaki dute, urrezko ezteiak ospatzera. Bazkari bat antolatu dute, eta seme-alabak, bilobak eta beste hainbat senide gonbidatu dituzte. Baina ekaitza sortuko da ustekabean, eta bazkarian parte hartu duen inork ezingo du uhartetik atera. Bi egunez eta bi gauez elkarrekin bizi beharko dute derrigorrez. Jakina, gauza bat da elkar jasatea bazkari batean, baina beste zerbait da orduak eta orduak elkarren ondoan pasatzea. Luze gabe, ika-mikak eta aurrez-aurrekoak sortuko dira senideen artean. Batzuetan pozik egongo dira; bestetan, liskar gorrian. Bekaizkeria eta jeloskorkeria ur sakonetatik azalera aterako dira. Beldurrak eta konpondu gabeko kontu zaharrak sortuko dira etengabe.