Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Mundua

Publizitatea

Mundua

'WIKILEAKS AUZIA'

 

2016-02-05 / Berria

Wikileaks plataformak sekretupeko milaka eta milaka dokumentu argitaratu zituenetik, justiziaren jomugan egon da Julian Assange.

2006

Wikileaks sortu zuen Assangek urrian, beste hainbat kiderekin batera. Abenduan argitaratu zuten lehen dokumentu sekretua.

2006tik 2009ra

Erakundeak argitaratutako dokumentuek ezaguna egin zuten Assange.

2010

Chelsea Manning AEBetako soldaduak emandako dokumentuak argitaratu zituen Wikileaksek, Irakeko eta Afganistango gerrei buruzkoak. AEBetako justiziak ikerketa abiatu zuen Wikileaks eta Assangeren aurka, hura espioitzagatik atxilotzeko. Abuztuan, Suediako Fiskaltzak atxilotzeko agindua ezarri zuen, sexu jazarpeneko sei kargu egotzita.

2012

Maiatzean, Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak Suediara estraditatzeko baimena eman zuen, han galdekatua izan zedin. Ekainean, Assangek asiloa eskatu zuen Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan.

2014

Suedia eta Erresuma Batuaren aurkako salaketa jarri zuen Assangek, NBEko Atxiloketa Arbitrarioen Lantaldean.

2015

Suediako fiskaltzak bi kargu bertan behera utzi zituen, preskribatu egin zutelako.

2016

Otsailean, NBEko Atxiloketa Arbitrarioen Lantaldeak ebatzi zuen Assange legez kanpoko atxiloketa ari dela sufritzen.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak