Oiartzabalek 2021era arte berritu du kontratua Realarekin

Erredakzioa
Donostia
2016ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
«Kadete mailan iritsi nintzen Realera, eta familia baten gisakoa da niretzat. Oso pozik nago. Egia bihurtu den amets bat da». Mikel Oiartzabal Realeko aurrelariak pozarren hitz egin zuen atzo, Realarekin zeukan kontratua beste hiru urtez luzatu berritan. 2018ko ekainaren 30era artekoa zen aurreko lotura, eta 2021eko ekainaren 30era artekoa da berria, 40 milioi euroko etete klausularekin. Oiartzabalek atzo aitortu zuen gauza asko aldatu zaizkiola denbora gutxian. «Baina lasai nago. Gaztea naiz, eta orain arte bezala jarraitu behar dut lanean bide honi eusteko». Apirilaren 21ean 19 urte beteko ditu.

Harrobiko azken harribitxiari kontratua luzatuta, pozik zegoen Jokin Aperribai Realeko presidentea ere. «Albiste zoragarria da lehen taldearekin debuta egin eta erregulartasunez gazte kategorian ari den batek 2021era arteko kontratua sinatu izana». Presidenteak azpimarratu zuen klubak beti egin duela gazteen aldeko apustu hori. «Etorkizuneko Realaren lehen haziak dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.