'DantzanGo!' lehiaketa prestatzen ari da ETB, irailean estreinatzeko

Saio berrian parte hartu nahi duten taldeek bideo bat bidali behar dute EITBren webgunera
Zuriñe Hidalgo musikariak aurkeztuko du ETB1eko <em>DantzanGo!</em> saio berria, irailetik aurrera.
Zuriñe Hidalgo musikariak aurkeztuko du ETB1eko DantzanGo! saio berria, irailetik aurrera. ETB

Urtzi Urkizu -

2018ko uztailak 6
Go!azen-etik Bago!az-era, eta bi saio horietatik DantzanGo!-ra. ETB1ek dantza lehiaketa bat estreinatuko du irailean, eta bertan parte hartuko duten taldeen bila dabiltza. Edozein estilotan dantza egiten duten taldeek parte har dezakete, eta aurkezpen bideoak EITBren webgunearen bidez bidali behar dira. Dantza modernoa, klasikoa, euskal dantzak, balleta, breakdance-a... edozein estilo onartuko dutela esan dute Pausoka ekoizpen etxekoek. Baldintza da parte hartzaileek 16 urte beteak izatea. Ainhoa Alzibar da programa berriko zuzendaria, eta iragarri du taldeak sei-zazpi lagun ingurukoak izango direla, «ziur asko». Ohartarazi du, halaber, dantzariren batek parte hartu nahi badu, eta ez badauka talderik, aurretik dagoen talderen batera batzeko aukera egon daitekeela.

Saioan askotariko dantza estiloak egotea nahiko luketela nabarmendu du Alzibarrek. «Programa bakoitzean, zortzi dantza talde ariko dira lehian. Talde bakoitzak koreografia bat sortu beharko du, eta dantzariek gai izan beharko dute taldean pertsona ospetsu bat integratzeko». Bago!az musika lehiaketaren antzeko formula izango da, horrenbestez. «Edozein motatakoa izan ahalko da koreografia. Hau da, euskal dantzen talde bati egokitu dakioke street dance estiloko koreografia bat prestatzea. Beren estilora ere eraman ahalko dute».

'Go!azen'-ekoak, tarteka

Epaimahaian hiru aditu egongo dira, eta haiek erabakiko dute aste bakoitzean nork irabazten duen eta zein talde kanporatzen duten. Bosgarren saiora arte, talde bat kanporatu eta beste talde berri bat sartuko da lehiara. «Bosgarren saiotik aurrera ez da talde berririk sortuko, eta finalean lau talde egongo dira», iragarri du Alzibarrek.

Bestalde, programako aurkezlea Zuriñe Hidalgo izango da —Bago!az musika lehiaketako lehen bi denboraldiak aurkeztu ditu—. Bago!az saioko ospetsuren bat edo beste Dantzango!-n ager daitekeela iragarri du Alzibarrek. «Go!azen telesaileko aktoreak ere ager daitezke tarteka». Aipatutako bi saio horietako publikoa bereganatzen saiatuko dira dantza lehiaketarekin: «Familiak». Izan ere, asteazkenetan emango dute, 22:30ean, eta ostiraletan ere bai, 21:00etan —ordu horretan eman dute aurten Bago!az—.

Inguruko beste kate batzuetan egin izan dituzte dantza lehiaketak, eta harrera ona izan dute euskal gazteen artean. «Gure kasuan, euskal dantzak ere sartuko ditugu, zerbait gurea», azaldu du DantzanGo! programako zuzendariak. «Fama saioan, adibidez, dantza garaikidea nagusitu zen, baina guk euskal musikaren kutsua gehituko diogu. Esate baterako, Gatibu taldearen kanta bat nola dantzatu dezakegu? Halako saiakerak egingo ditugu».

Alzibarrek azaldu duenez, orain arte jaso dituzten bideo gehienen partaideak gazteak dira, baina adinekoei ez diete betorik jarriko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna