EITBren elkartasun maratoiak alzheimerra borrokatuko du Gaitz hori ikertzeko erabiliko dituzte dohaintzak. Abenduaren 16an izango da bilketa eguna

Aurtengo elkartasun maratoia antolatu duten erakundeen ordezkariek aurkezpen agerraldia egin zuten atzo, Bilbon. EITB.
Alex Uriarte Atxikallende.
2021eko urriaren 19a
00:00
Entzun

Alzheimerra bihotzeko gaixotasun bat da lelopean, alzheimer gaitzaren aurkako borrokari zuzenduta egongo da EITBren elkartasun maratoia aurten. EITBk 2000. urtean hasi zuen egitasmoa, eta, urtero kausa desberdinetara bideratu izan dute.

Atzo, EITBren Bilboko egoitzan 2021eko elkartasun maratoia aurkeztu zuten. Agerraldi ofizialean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu Gotzone Sagardui eta EITBko zuzendari Andoni Aldekoa izan ziren; haiez gain, Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendari Marian Ibarrondok ere parte hartu zuen.

Eitb.eus atariaren bitartez, «alzheimerrarekin erlazionatutako esperientziak, bizipenak eta kontakizunak partekatzeko espazioa» eskainiko ditu EITBren maratoiak. Aldekoak azaldu zuenez, «alzheimerrak ez dio soilik memoriari eragiten, baita emozioei ere». Beraz, gaixotasunaren inguruko kontakizuna osatu nahi dute antolatzaileek.

Istorio eta bizipen horiekin denekin, bideoklip bat egingo dute; Pello Reparazen Zetak musika taldeak jantziko du bideoklip hori musikaz. Taldeak bat egin du egitasmo solidarioarekin, eta atariko testigantzek Zeinen ederra izango den kantuaren bideoklipa eratuko dute.

«Euskadin 40.000 pertsona eta familia ingururi eragiten dion gaitz bat» denez, bi alderditarako proposamenak osatuko du EITBren maratoia. Batetik, gaixotasuna ikertzeko dohaintzak jasoko dituzte, abenduaren 16an; egun horretan, pertsona ezagun andana egongo da telefonoz herritarren deiak hartzen. Gainera, EITBko komunikazio bide guztiek arreta berezia jarriko diote egitasmoari. Abenduaren 16ra arte, informazio eta sentsibilizazio kanpaina bat ere egingo dute.

Bestetik, Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu du proiektuaren jomugetako bat «gizartearen formakuntza eta transformazioa bultzatzea» dela; horrenbestez, elkarlana abiaraziko dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun eta ikerketa arloetako zenbait erakunderekin, «parte hartzea inklusiboa, erreala eta aktiboa» izan dadin.

Era berean, aipagarria da Osakidetzaren eta BIOEF Osasun Saileko ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eta kudeatzeko fundazioaren parte hartzea; bi erakundeok arduratuko dira, hain zuzen ere, maratoitik jasotako dohaintzak ikerketa proiektuetara elkarlanean bideratzeaz.

EAEko ONCEren sariketa

Aurten, gainera, EAEko ONCEk EITBren maratoia saritu du: 2021eko Sari Solidarioa eskuratu du komunikazio taldeak.

Sari Solidarioa «haien eragin ingurunean lan solidarioa egiten duten pertsonak, entitateak, erakundeak eta hedabideak omentzeko» ematen du ONCEk. Horrela,«hogei urteko lanaren fruitua» jaso dutela adierazi du Aldekoak, eta «lanean jarraitzeko garra piztua dutela» berretsi du

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.