Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

EITBren elkartasun maratoiak alzheimerra borrokatuko du

Gaitz hori ikertzeko erabiliko dituzte dohaintzak. Abenduaren 16an izango da bilketa eguna.

Aurtengo elkartasun maratoia antolatu duten erakundeen ordezkariek aurkezpen agerraldia egin zuten atzo, Bilbon.
Aurtengo elkartasun maratoia antolatu duten erakundeen ordezkariek aurkezpen agerraldia egin zuten atzo, Bilbon. EITB Tamaina handiagoan ikusi

Alex Uriarte Atxikallende -

2021eko urriak 19

Alzheimerra bihotzeko gaixotasun bat da lelopean, alzheimer gaitzaren aurkako borrokarako izango EITBren elkartasun maratoia aurten. EITBk 2000. urtean hasi zuen egitasmoa, eta urtero kausa desberdinetarako baliatu izan dute.

Atzo, EITBren Bilboko egoitzan 2021eko elkartasun maratoia aurkeztu zuten. Agerraldi ofizialean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu Gotzone Sagardui eta EITBko zuzendari Andoni Aldekoa izan ziren; haiez gain, Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendari Marian Ibarrondok ere parte hartu zuen.

Eitb.eus atariaren bitartez, «alzheimerrarekin erlazionatutako esperientziak, bizipenak eta kontakizunak partekatzeko espazioa» eskainiko ditu EITBren maratoiak. Aldekoak azaldu zuenez, «alzheimerrak ez dio soilik memoriari eragiten, baita emozioei ere». Beraz, gaixotasunaren inguruko kontakizuna osatu nahi dute antolatzaileek.

Istorio eta bizipen horiekin denekin, bideoklip bat egingo dute; Pello Reparazen Zetak musika taldeak jantziko du bideoklip hori musikaz. Taldeak bat egin du egitasmo solidarioarekin, eta atariko testigantzek Zeinen ederra izango den kantuaren bideoklipa eratuko dute.

«Euskadin 40.000 pertsona eta familia ingururi eragiten dion gaitz bat» denez, bi alderditarako proposamenak osatuko du EITBren maratoia. Batetik, gaixotasuna ikertzeko dohaintzak jasoko dituzte, abenduaren 16an; egun horretan, pertsona ezagun andana egongo da telefonoz herritarren deiak hartzen. Gainera, EITBko komunikazio bide guztiek arreta berezia jarriko diote egitasmoari. Abenduaren 16ra arte, informazio eta sentsibilizazio kanpaina bat ere egingo dute.

Bestetik, Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu du proiektuaren jomugetako bat «gizartearenformakuntza eta transformazioa «bultzatzea» dela; horrenbestez, elkarlana abiaraziko dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun eta ikerketa arloetako zenbait erakunderekin, «partehartzea inklusiboa, erreala eta aktiboa» izan dadin.

Era berean, aipagarria da Osakidetzaren eta BIOEF Osasun Saileko ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eta kudeatzeko fundazioaren parte hartzea; bi erakundeok arduratuko dira, hain zuzen ere, maratoitik jasotako dohaintzak ikerketa proiektuetara elkarlanean bideratzeaz.

EAEko ONCEren sariketa

Aurten, gainera, EAEko ONCEk EITBren maratoia saritu du: 2021eko Sari Solidarioa eskuratu du komunikazio taldeak.

Sari Solidarioa «haien eragin ingurunean lan solidarioa egiten duten pertsonak, entitateak, erakundeak eta hedabideak omentzeko» ematen du ONCEk. Horrela,«hogei urtekolanaren fruituta»jaso dutela adierazi du Aldekoak, eta «lanean jarraitzeko garra piztua dutela» berretsi du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Darth Vader eta haren soldaduak, Antiguatik udaletxera bidean. ©BERRIA

Elkartasunaren indarra lagun

Jakes Goikoetxea

'Star Wars' filmen sagako pertsonaien erakusketa eta desfilea egin dituzte Donostian. Zaleen Pink Force fundazioak antolatu ditu, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen alde.
 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Elkarte askotan konpromisorako urratsa egitea kostatzen da»

Iker Tubia

Pedagogia aktiboaren bueltan aritu da Bobes; batez ere, hezkuntza araututik kanpo. Emakumeen ahalduntzerako herri kultur-zentroetan aritu da jo eta su, eta hamaika elkartetan. Emakumeez, feminismoaz, ibilitakoaz eta erronkez mintzatu da.
 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Entzundako zerbaitek norbaiti balio baldin badio, zoragarri»

Jakes Goikoetxea

Hamabi bideo elkarrizketako proiektu bat abiatu du, aurrera egiteko tresnak bilatzeko asmoz, besteek egindako bidetik ikasteko asmoz. Enpatian eta konfiantzan oinarritutako solasaldiak dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.