Bostetik batek dio gay izateagatik baztertu egiten dela

2017ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Inkestan galdetu diete generoa edo sexu joera motibo izaten ote den ikasleak baztertzeko. Gaytzat hartzea da bazterketa dakarren faktore nagusia: Lehen Hezkuntzan %12k erantzun dute mutilak gustuko dituzten mutilak baztertu egiten direla; DBHn, gehiagok, %19k. Lesbianen kasuan txikiagoa da bazterketa: DBHn, %7,5ek adierazi dute hori, eta Lehen Hezkuntzan, %6k. Sexu joerari eta erlazioei buruzko zurrumurruek bazterketa dakarte, hamar ikasletik baten arabera.

ISEIk gomendatu du bullying-aren aurkako neurri eta programen «berrikuspen sakon bat» egitea. Plan bat taxutzen ari da Hezkuntza Saila. Lehen Hezkuntzako lau eskolatik bat bullying indize orokorretik gora dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.