Akordioa sinatu dute sukalde eta garbiketan, eta Haurreskoletan

Jon Rejado -

2018ko martxoak 7

Eusko Jaurlaritzak hezkuntza publikoko hiru sektoretako bilerak deitu zituen atzo. Horietatik bitan akordioak sinatu zituen: sukaldeei eta garbiketari dagokionez, eta Haurreskolak partzuergokoan. Horrez gain, heziketa bereziko mahaian sindikatu batzuen «adostasuna» izan zuela azaldu du Hezkuntza Sailak.

Bi akordioak mahai bakoitzeko gehiengo sindikalekin sinatu zituen. Sukalde eta garbiketa sektorekoa LABek, UGTk eta CCOOk sinatu zuten; ELA izan zen akordioarekin bat egin ez zuen bakarra. Haur eskoletakoa, berriz, LABek sinatu zuen bakarrik: langileen %62 ordezkatzen ditu.

Sukalde eta garbiketa zerbitzuen akordioan honako hau jaso dute, besteak beste: lanpostuen zerrenda erregularizatzea; behin-behinekotasuna jaisteko «proposamenak» egitea; sukalde eta garbiketako lan kargak egokitzea, dieta berriak eta espazioen erabilera handiagoa aintzat hartuta; eta euskalduntze eta prestakuntza plana abiaraztea. Ituna EAEko aldizkari ofizialean argitaratu eta «berehala» ezarriko dituzte adostutako neurri horiek.

Haurreskola Partzuergoan, honako hau adostu dute: ordezkapenak lehen egunetik egitea; administrazioko eta zerbitzuetako langileentzat, lan eskaintza publikoa; familiei zortzi orduko eskaintza egitea, haur eskola publiko guztietan; eta partzuergoan egindako lana meritu gisa jartzea maisu-maistren kidegoko ordezkapen zerrendetarako. Hezkuntza bereziko mahaian, berriz, LABek eta CCOOk «adostasuna» agertu zuten Hezkuntza Sailak aurkeztutako proposamenekin. Ordea, ez zuten akordiorik sinatu. Steilasek denbora eskatu zuen proposamena oinarriekin aztertzeko. ELAk kritikatu du mahaian dagoen proposamena abenduan egindakoa dela, aldaketa «txiki» batekin.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ezinbesteko arrazoiengatik ez bada, ezin da Nafarroatik irten edo hara sartu. Irudian, foruzainen kontrola, atzo, Beran. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Erkidegoen menpeko alarma egoera eskatu dute Urkulluk eta Txibitek

Joxerra Senar

Jaurlaritzaren arabera, Auzitegi Nagusiaren azken erabakiak agerian utzi du neurriak hartzeko muga juridikoak dituztela. Espainiako Gobernuak etzi aztertuko du eskaria erkidegoetako presidenteekin
 ©JUAN CARLOS RUIZ / @FOKU

«Ahalegin kolektibo bat egin behar da»

Gurutze Izagirre Intxauspe

Egoera kezkagarrian dago Gipuzkoa. Neurriak zorrotz betetzera dei egin du bozeramaileak.

Izurria ZIUei erasaten ari da: 112 gaixo daude gaur egun

Irati Urdalleta Lete

Beste 1.676 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, eta 708 lagun daude erietxeratuta. Bigarren olatuko daturik txarrenak izan dira berriz

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna