Albistea entzun

Euskaltzaindiak Madrili eskatu dio «malguago» joka dezala izenekin

Justizia Ministerioarekin harremanetan hasiko da akademia, eta ohartaraziko dio euskararen «ezaugarri propioak» aintzat hartu behar direla
Euskal izendegiaren liburukia. Artxiboko argazkia.
Euskal izendegiaren liburukia. Artxiboko argazkia. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Garikoitz Goikoetxea -

2018ko urtarrilak 16

Pertsona izenak generoaren arabera bereizi behar ote diren, mutil edo neska jaio izen bat edo beste jartzea debekatu behar ote den. Pertsona izenen banaketa dela eta, kexuak jaso ditu Euskaltzaindiak azken denboran. Erantzun izan du Espainiako Erregistro Zibilaren arauak betetzea dagokiola akademiari, eta Espainiako legeek diotela izenak bereizi egin behar duela pertsona hori gizona edo emakumea den. Euskaltzaindiak jakinarazi du harremanetan jarriko dela Espainiako Justizia Ministerioarekin —erregistro zibila haren menpe dago—, eta eskatuko diola «malguagoa» izan dadila euskal izendegiaren alorrean.

Euskaltzaindiak ohar batean azaldu du «legeriaren arabera» jokatu beharra daukala izendegian, erakunde aholku-emaile ofiziala denez gero. Hortaz, Euskaltzaindiaren izendegian, generoaren arabera bereizita ageri dira izenak, baita gizonak eta emakumeak izendatzeko erabili izan direnak ere. Esate baterako, Aratz, Amaiur eta Maren gizonezkoen izendegian bakarrik sartu dituzte.

Legea malguago erabiltzeko eskatuko dio Euskaltzaindiak Madrili, Andres Urrutia euskaltzainburuaren esanetan: «Euskararen ezaugarri propioak kontuan hartu behar dira izendegian genero bereizteari dagokionez; bestela, hizkuntza erromanikoetatik datozen irizpideak aplikatuko genizkioke euskarari, eta horrek ez du inolako logikarik». Hortaz, Espainiari eskatuko diote «euskararen ezaugarriak» aintzat har ditzala, eta izendegia gisa horretan bereizi behar izatea saihestu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete

Osasun sailburu Gotzone Sagarduik egin du jakinarazpena: «Aparteko larritasuna ez duten» kontsultak atzeratuko dira.

Baionako txertaketa gunea, artxiboan ©Guillaume Fauveau

Pfizer dosiak ez ote diren faltako beldur dira txertaketa guneetako langileak

Oihana Teyseyre Koskarat

Eskualdeko Osasun Agentziak hobetsi du Moderna txertoak banatzea. Baionako txertaketa guneko langileek lana uzteko eskubidea aldarrikatu dute, pazienteei «gardentasuna zor» zaielakoan.

5-11 urte arteko haurren txertaketa onetsi du Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak

5-11 urte arteko haurren txertaketa onetsi du Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete

Hilaren 15etik aurrera autonomia erkidegoek haurrak txertatzen hasi ahal izango dutela jakinarazi du

Munilla meza ematen Azpetian (Gipuzkoa), 2019an. ©Javier Etxezarreta / EFE

Donostiako apezpikutza utziko du Jose Ignacio Munillak

Paulo Ostolaza

Ia hamabi urte egin ditu karguan. Alacanteko (Herrialde Katalanak) gotzaina izango da aurrerantzean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.