ESPEDIZIOKIDEAK

2016ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Ali Sadpara. «Zamaketari lanetan aritutakoa lehenik, gero armadan. 2004an pausoa eman zuen. Urratsez urrats aurrera joaten direnetakoa da. Benetako gizakia. Lau seme-alabaren aita da, eta oraindik eboluzionatzeko gogoa du».

Simone Moro. «Klasea eta estiloa. Ni kontrakoa naiz. Harreman estua izan dugu. Konfiantza asko eman dit, eta beti egon da lasai, erotu gabe. Oso gustura egon naiz berarekin. Badaki jendea bere lekuan jartzen, eta zer hitz eta noiz erabili behar dituen».

Tamara Lunger. «Indarra, gaztetasuna, gogoa. Zeresan handia emango du datozen urteetan. Emakume handia da, Edurne Pasabanen antz handia duena. Ondo ibiltzen zela banekien, eta izugarrizko indarra duela erakutsi dit. Teknikoki oso ondo prestatua dago».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.