Albistea entzun

Hiru geltoki, itsasertzetik eragiteko eta mugak hausteko

ETB1ek hurrengo hiru asteazkenetan emango ditu 'Vikingak' saioaren azkeneko atalak, 22:30ean. Zortzi atal izan dira ototara
Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga eta Zuriñe Hidalgo, <em>Vikingak</em> saioko protagonistak.
Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga eta Zuriñe Hidalgo, Vikingak saioko protagonistak. ETB Tamaina handiagoan ikusi

Miren Mujika Telleria -

2022ko irailak 3

Hara eta hona mugitu dira furgonetan, Euskal Herriko jende ugari biluztu dute, eta agerian jarri; ohikoa ez dena ezagutarazi eta hausnartzeko bidezidorrak eratzeko. Hala aritu dira, batetik bestera, Vikingak: Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga eta Zuriñe Hidalgo. Era horretan josi dituzte, beraz, zortzi kapitulu ETB1en. Lauko bi sortatan banatu dituzte atalok, eta, eten baten ondotik, aste honetan iritsi da pantailetara bigarren sorta ere.

Izan dira, besteak beste, Deban, Zarautzen eta Pasai Antxon (Gipuzkoa). Asteazkenean, berriz, Bizkaiko kostaldea zeharkatu zuten. Ikusteko dago zer bazter geratzen zaien nahasteko. Olaizolaren hitzetan, «gogo handiz» hartu dute atsedenaren osteko hastapena ere. Nabarmendu du, baina, lan polita bezain nekeza izan dela. «Horrelako proiektu batek grabaketa ordu asko eskatzen ditu. Pentsa, denborarik ere ez dugu izan lasaitu eta honetatik ondorioren bat edo ikasketaren bat ateratzeko».

Haiek dira protagonista, hezur eta mami. Finean, euren esperientziatik hitz egiten dute; inongo pertsonaiarik sortu gabe. Hidalgok zera dio: «Hiru horiek gu gara, gure poz eta drama. Publikoaren aurrean biluzi gara, eta horrek nolabaiteko bertigoa ematen du; konplexuak ere azaleratzeraino». Konplexuak konplexu, adierazi du pozik daudela saioak orain arte izan duen harrerarekin. «Gustura gaude; uste dugu beharrezkoa zela azaleratu ditugun gaiak mahai gainean jarri eta telebistara ekartzea».

Izan ere, telebistan ohiz kanpokoak diren askotariko gaiak jarri dituzte saioaren erdigunean; gizarteak tabutzat eta estereotipatutzat dauzkan auziak, hain zuzen; esaterako, desira, bihozkadak, manikura egiten duen mutil baten lekukotza... Horiekin guztiekin haustea izan dute abiapuntu, nahiz eta, aukeran, «gehiago hautsi» nahiko lituzketela azaldu duen Gaztañagak. «Hala ere, ederra da telebistan horrelako gauzei buruz hitz egin ahal izatea».

Nolanahi ere, izan da sare sozialetan saioaren gaineko kritikarik. Izan ere, haien lana gaitzetsi dute zenbaitek Twitter bidez, zalantzan jarriz egin dutena lan gisa har daitekeen. Hirukoteak badu, noski, iruzkin horientzako erantzuna: «Askok esan digu ederki pasatzen dugula lanean, barreka egoten garela une oro. Disfrutatu, disfrutatu dugu, noski, baina ikaragarria da nolako lana den horrelako proiektu bat sortzea eta hori telebistara eramateko grabaketak egitea», esan du Gaztañagak. «Elkarrizketatu ditugun pertsonak guk kokatu ditugu gure bidean; gipuzkoar bat Arabaraino eraman genuen, esaterako. Horrek balio handia du, eta ederra izan da hori lortzea».

Haiena izan zen, oso-osorik, saioaren ideia ere, eta erronka moduan hartu zuten hasieratik. Gaztañagak eta Olaizolak badute eskarmentua zuzendaritza lanetan, zenbait antzezlan eta film labur zuzendu baitituzte aurretik. Aldiz, lehen aldia izan da telebistako saio bat zuzendu dutena. Karlos Trijuequerekin batera osatzen dute saioaren zuzendaritza, eta Kepa Errasti aritu da, gehienbat, gidoilari.

Azken hiru saioak

Saioaren amaierarako hiru saio geratzen dira, beraz. Olaizolak aurreratu du oraindik gelditzen dela nahikoa arrazoi asteazkenetan 22:30ean ETB1 pizteko. «Desberdina da sortu dugun programa bakoitza; askotariko izaera dute. Baina egia da hasi berri den denboraldirako hartua geniola neurria grabaketen dinamikari». Hala ere, azpimarratu du hori ez dela igarriko. «Lehengoen bidetik jo dugu, baina saioak desberdinak dira elkarren artean. Guk, behintzat, orain datozenak helduagoak direla sentitzen dugu, nolabait». Gaztañagak zera uste du: «Gure beste alderdi bat erakutsiko dugu denboraldi berri honetan».

Pozez dago hirukotea, baina badute saioa bukatzen ari delako pena ere. Hidalgok hala azaldu du: «Bidaia polit hau iristen ari da bere amaierara. Irri egin dugu, baina baita negar ere. Pena da zerbaiti amaiera eman behar izatea hain justu tamaina hartu diozunean».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Erroiz olio enpresako kideak, Oinatz Bengoetxea pilotari ohia erdian dutela, atzo. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Urre berdearen zukua dastagai

Unai Etxenausia

Lantziegoko Erroiz olio enpresak oliba olio birjina estra berria aurkeztu du. Aurten, Bengoetxea pilotari profesional ohia gonbidatu dute Sustraiak zuku izarra dastatzera.
Txantxangorri bati eta onddo bati sakelakoarekin egindako argazkiek Merlin eta Mushtool aplikazioetan egindako bidea. ©BERRIA

Natura poltsikoan

Enekoitz Telleria Sarriegi

Geroz eta gehiago dira natura behatzen eta ulertzen laguntzen duten sakelako aplikazioak. Behatu litezke mendiak, onddoak, hegaztiak, landareak, zeruak... eta bahetu litezke ondoren behaketak. Adituek diote erabilgarriak, errazak eta herritarrak zientziara hurbiltzeko lagungarriak direla, baina tentuz erabiltzekoak ere bai, ez dutelako beti bete-betean asmatzen.
Jose Ignacio Jauregi —eskuinetik hasita bigarrena—, lankideekin, Michelin izar berdea esku artean dutela. ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Ongi elikatutako txerriek zapore hobea dute»

Amaia Jimenez Larrea

Lekunberriko Maskarada jatetxeak Michelin izar berde bat lortu du orain gutxi. Jatetxearen jasangarritasuna saritu dute, 'euskal txerri' izeneko arraza nola tratatzen duten aintzat hartuta.
 ©TAMARA ARRANZ

Ez ote da beranduegi autoeskolarako?

Mikel Yarza Artola

Borja Cobeagak 'No me gusta conducir' telesaila estreinatu du, gidabaimena 40 urterekin atera nahi duen gizon baten inguruko komedia

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.