Albistea entzun

Uxue Frailek eta Amets Maiztegik irabazi dute Open Altitoy

Gizonetan laugarren izan dira Lariz eta Navarro, eta bosgarren Alvarez eta Alzelai.

570 bikote izan dira mendiko eskiaren Pirinioetako festan
Fraile eta Maiztegi, Altitoyko podiumean, herenegun.
Fraile eta Maiztegi, Altitoyko podiumean, herenegun. MAYAYO OXIGENO

Unai Ugartemendia -

2015eko martxoak 10

Asteburuan jokatu zen Pirinioetan VIII. Open Altitoy Ternua, Luz Saint Sauveurren (Okzitania). Aurten, azkenik, bere garaian Andoni Areizagak buruan zuen eta inoiz ikusteko aukera izan ez zuen ibilbidea egiteko aukera izan zuten lasterkariek, bi eguneko proban. Larunbatean Pic du Midi de Bigorre guztia zeharkatu zuten; igandean, berriz, Luz Ardideneko eski estazioko harana.

Aurten ere euskaldunak bikain ibili dira, eta protagonista izan dira azken sailkapenetan. Uxue Fraile donostiarrak eta Amets Maiztegi hondarribiarrak irabazi zuten emakumezkoetan. Bi egunetako denborak batu eta gero, bederatzi ordu baino gutxiagotan egin zuten proba. Ez zuten aurkaririk izan bi saioetan, eta ordubeteko aldea atera zieten bigarrenei. Maiztegik bigarren garaipena du jarraian Altitoyn, iaz Nahia Quincocesekin lortutakoa eta gero.

Gizonezkoetan, Wilfrid Jumere eta Alain Bellagambak bigarren garaipena lortu zuten jarraian. Lehen euskaldunak Iñigo Lariz eta Mikel Navarro gipuzkoarrak izan ziren, laugarren sailkapen nagusian. Horien atzetik, bosgarren, Lander Alvarez eta Igor Alzelai sailkatu ziren.

Altitoyk bi ibilbide izan ohi ditu. A ibilbidea, lehiaketa, luzeagoa eta desnibel positibo handiagokoa; B ibilbidea, berriz, proba herrikoia eta gaztetxoen lehiaketa. Guztira 570 bikotek parte hartu zuten, eta antolatzaileak oso pozik daude emaitzekin eta giroarekin. Eguraldia ere oso ona izan zen asteburu guztian.

Datorren urtean berriro ere mendiko eskiko Grande Course zirkuituan izango da Altitoy, Pierra Mentaren eta Mezzalamaren moduko lasterketa ospetsuekin batera. Aurten Altitoy ez da aintzat hartu Grande Courserako puntuak lortzeko, baina datorren urtean izango, bai.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iñaki Williams baloiarekin, denboraldi honetan San Mamesen Atletico Madrilen aurka jokatutako partidan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Hutsune handia utzi du

Haritz Gallastegi

Iñaki Williamsek marka ezarri du ligan: 251 partida jokatu ditu. Zelaian ari denean kritikatu egiten dute; ez dagoenean, aldiz, sumatu egiten da haren falta.
Eibarrek eta Alavesek lehen itzulian Ipuruan jokatutako derbiaren jokaldi bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Biak gora begira daude

Iñigo Lasa Fresneda

Alavesek eta Eibarrek sasoi onean jokatuko dute derbia larunbatean, Mendizorrotzan; bi taldeak goiko postuetan daude. Txema Añibarrok argi du: «Intentsitate eta parekotasun handiko partida izango da».
 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Gozatzen dudalako jokatu izan dut beti, ez markak ezartzeko»

Beñat Mujika Telleria

Maria Españak urte asko daramatza Espainiako ligarik onenetan aritzen, eta kirol heldutasun betean dago. Bikain ari da denboraldi honetan. Kantxan erakusten duen lidergo bera erakusten du handik kanpo ere.
 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Giro onak lagundu digu prestatzen eta gozatzen»

Jon Ander De la Hoz

Azurmendik eta Alberdik irabazi dute Sherpa Airen binakako txapela. Biei «ilusioa» egin die elkarrekin gailentzeak. Finalean egindako lan ona azpimarratu dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Unai Ugartemendia

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.