Donostiako Nazioarteko 65. Zinemaldia. Sail Ofiziala. KRITIKA

Talentu itsuak

Angel Aldarondo.
2017ko irailaren 26a
00:00
Entzun

'Licht'



Zuzendaria: Barbara Albert. Aktoreak: Maria Dragus, Devid Striesow, Lukas Miko. Herrialdea: Austria-Alemania. Iraupena: 97 min.

Mariak ez du ikusten begiekin, itsua da, edo hori diote behintzat, baina berak argi esaten duen moduan, besteak dira bera ikusten ez dutenak. XVIII. mendeko Vienan gaude. Bertan, Paradis familiak musika erakustaldiak antolatzen ditu bere alabaren musikarako dohainaz etekina lortzeko.

Baina dagoeneko Mariaren trebetasuna muturreraino ustiatu ondoren, gehiago nahiko du Paradis familiak; alabak gehiago eman dezakeela konbentzituta, Mesmer sendagile polemikoarengana eramango dute. Mariak ikusmena berreskuratzea bilatuko du, baina, tamalez, bere patua bestelakoa da. Geure protagonistak arreta deitzeko gaitasuna dauka, eta honek arazoak sortuko dizkio, mundua ikusteko duen modua ez delako bat etorriko garaiko pentsamoldearekin.

Maria Victoria Dragus aktoreak protagonistaren rola ezin hobeki lantzen du, filmak duen hoberena izateraino. Gainontzekoak zuzenak dira, baina ezer gutxi nabarmengarri. Tonu egokia mantentzen du film osoak, nahiko aztoragarria, baina agian epelegia, istorioak eskatzen duen gaixoberatasun mailari uko eginez. Pertsonaien progresio dramatikoaren profil baxuarekin, filmak ezin du ikuslea gehiegi hunkitu.

Bitartean, Mariaren destinu petrala jarraituko dugu; tentuz, berak bezala, eskua aurretik, estropezu egin ez dezagun. Itsua dela modu sinesgarri baino sinesgarriagoan egingo duelako, benetan geure buruari itsua ote den galdetzeraino. Agian Paradis andereƱoa handik datorrelako, paradisutik, eta horregatik harridura sortzen du beste gizasemeongan. Horrela ulertuko nituzke bere dohaina, trebezia eta berezitasuna, bere patua ere ulertuz: erakutsia izatea, animalia bitxia, exotikoa bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.