Albistea entzun

Jokoaren azalaren azpian, jolasaren indarra eragile

Lehengo eta egungo bertsolari txapelketen sakoneko egitura eta esanahiak aztertu ditu Jexux Larrañagak 'Jolas sakona' saiakeran
Jexux Larrañaga, <em>Jolas sakona</em> aurkeztu zuen egunean.
Jexux Larrañaga, Jolas sakona aurkeztu zuen egunean. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Juan Luis Zabala -

2014ko azaroak 12

Jokotik duena alde batera utzita, bertsolari txapelketek jolasetik dutena aztertu du Jexux Larrañaga antropologoak (Mendaro, Gipuzkoa, 1961) Jolas sakona liburuan (Utriusque Vasconiae). Joseba Zulaika zuzendari zuela egindako tesian oinarritutako lana da funtsean, baina dibulgaziorako moldatua. Azterketa gauzatzeko, bertsolaritzarekin harreman estua duen jende ugari elkarrizketatu du Larrañagak, bertsolaririk ezagunenak barne direla.

«Txapelketaren paradoxa» ikertu du Jexux Larrañagak tesian eta liburuan, Joseba Zulaikak liburuari ezarri dion hitzaurrean dioenez. «Jokalariari irabaztea eskatzen zaio baina bertso jokalariak badu gauza garrantzitsuagorik», Zulaikak azaltzen duenez. «Bestea gainditu egin nahi du baina ez dago ziur gero ez ote duen damua sentituko. Zeren berak benetan gainditu nahi duena bere barneko leizea baita. Nola esplika bestela badirela txapeldunak ez irabaztea nahiago dutenak?».

Zulaikarenaren ondoren, Larrañagak idatzitako sarrera aurkituko du irakurleak liburuan. Ondoren, Atarikoa izeneko atalean egileak planteatutako «norabide galderak» agertzen dira: «Zergatik egiten dihardu giza taldeak bere denboran egiten diharduen hori? Zer jartzen du jokoan?».

Hortik aurrera, liburuaren mamia bi ataletan banatzen da. Lehen atalean, aurrena «kultura-testua» zer den argitu du Larrañagak, «eta ekoitzi duen kultura taldearentzat duen balio sinbolikoa azaldu: ikur, egitura edo eredu kulturala da»; ondoren, «bertsolariaren eta bertsogintzaren definizio estetiko baten ingurumarian» egin du lan: «Jokotik harago, jolasa, interpretazioaren lurra da».

Bigarren atalean, honako hauek dira aztergaiak, azken ondorioetara iritsi aurretik: Tradizioaren eraikuntza, Iraganeko mundukera, Egungo txapelketaren mugimendu errituala eta paradigma estetikoaren eraberrikuntza, Bertsolariaren arrazoi sortzailea eta Identitate bizigarriaren lurra.

Autoekoizpenaren beharra

Liburuan, kultur gertakaria «giza gogoa egituratzen duen eraikuntza gisa» ulertu du Larrañagak. «Mundu sinbolikoan garatzen den langintza da, eta hein handienean giza taldearen pentsamendu prozesuetan kokatzen gaitu. Horren arabera baieztatu dugu, giza taldea, bere mundu errepresentazionala ekoizten duen neurrian baino ez dela osatzen talde gisa. Auto-ekoizpenaren beharra du».

Funtsean, txapelketako «jolas sakona» kulturgintzaren eta herrigintzaren ardatz bihurtzen da, Larrañagaren azalpenen arabera. «Bertsogintzaren jardun estetikoa abangoardian kokatu dugu. Bertan adierazita dago ideien jarioa, sentimendua, errituala, sorkuntza eta etika; eta 'jolas sakona' hein berean herrigintzaren alorra da. Bere zeregina kulturan ekoizten ari den harreman ehunaren bizi-berrikuntzan datza, komunitatearen ekoizpena du jomuga».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Garesko aurrekanporaketa saioko une bat. ©Nafarroako Bertsozale Elkartea

Hamahiru bertsolari sailkatu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketarako aurrekanporaketan

Ane Eslava

Urrian abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Asteburuan jokatu diren aurrekanporaketa saioetan sailkatutako hamahiru bertsolariek parte hartuko dute, 2019ko txapelketan parte hartu izanagatik sailkatuak zeuden beste 11 bertsolarirekin batera.

 ©Bizkaiko Hitza

Hedatzeko bigarren saioa

Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza

Bilboko Guggenheim museoak Busturialdera hedatzeko proiektuaren berri eman du: bi egoitza izango lituzke: Gernika-Lumon bata eta Muruetan bestea, bide berde batek lotuta. Eragile batzuek aukera moduan ikusi duten arren, beste batzuek ez dute uste eskualdeak proiektu hori behar duenik.

Jean Rhys (Roseau, Dominika, 1890-Exeter, Ingalaterra, 1979). ©BERRIA

Klasikoen haize berria

Joannes Jauregi

55 urte bete ditu Jean Rhysen 'Sargazo itsaso zabala' nobelak. Idazle ezezagun samarra zen ordu arte, eta liburuak arrakasta itzela ekarri zion, 76 urte zituela; «berandu», idazlearen esanetan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.