DESINBERTSIOAK

2014ko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Krisia heltzearekin batera, interesgarritzat jotzen ez zituen aktiboen salmentari ekin zion Kutxabankek. Aurreko urteotan, irten egin da hainbat enpresetatik (NH Hoteles...) eta beste batzuetan zuen parte hartzea gutxitu du (CAF, Euskaltel, Iberdrola, Ibermatica...). Hona hemen aurten egindako desinbertsioetako batzuk:

Zalantzazko maileguak

Udan, 340 milioi euroren maileguak saldu zizkion IDR funtsari. Mailegu pertsonalak ziren gehienak, CajaSurrenak horietatik %60, eta kobratzeko zailtasun handiak zituztenak.

Egoitzak

Biegoitza esanguratsu gainetik kendu ditu bankuak. Urte hasieran BBKren egoitza zaharra saldu zion Mango jantzi denden kateari, 40 milioi euro ingururen truke. Donostian, Getaria kaleko eraikina saldu zion Corpfin Capitali. Garai batean Donostiako Udal Aurrezki Kutxaren egoitza zen hori.

Parte hartzeak

Enagas. Burtsaren gorakada baliatu du Kutxabankek Enagasen zuen parte hartzea urratsez urrats gutxitzeko. Martxoan %4,98 zuen, eta %0,018 baizik ez hiru hilabete geroago.

Zeltia. Sei milioi patrikaratu zituen Kutxabankek Zeltia botikagilearen %0,9 salduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.