Dominionen irabaziak %23 handitu dira lehen seihilekoan

2022ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Dominion multinazional teknologikoaren salmentek %7 egin dute gora lehen seihilekoan, 538 milioi euroraino. 2021eko datuak gainditu ditu —inoizko hoberenak— , eta 23,4 milioiren irabaziak lortu, iaz baino %23 gehiago.

Orain arte energia berriztagarriko lau proiektu eraman ditu aurrera Dominikar Errepublikan, eta aurreneko proiektuei ekin die Europan. Espainia izan da lehena, eta Italiara egingo du jauzi ondoren. «Hazkunde jarraitua» izan du enpresak, eta urte itxierarako ere aurreikuspen onak ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.