PPk uztailaren 21ean hautatuko du Rajoyren ordezkoa

2018ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Alderdi Popularrak uztailaren 20an eta 21ean egingo du alderdiko presidente Mariano Rajoyren ordezkoa aukeratzeko kongresua. Alderdiko kideek ekainaren 20ra arte izango dute aukera hautagaitza aurkezteko. Hala erabaki zuten atzo alderdiaren Zuzendaritza Nazionalaren Batzarrean.

Barne hauteskunde kanpaina uztailaren 4ra arte luzatuko da, eta militanteek bozkatzeko aukera izango dute 5ean. Bi bozkatuenak kongresura iritsiko dira, eta militanteek hautatutako konpromisarioek izango dute azken hitza.

Hainbat izen ageri dira Rajoyren ondorengo izateko hautagai gisa. Galiziako presidente Alberto Nuñez Feijoo eta Espainiako presidenteorde ohi Soraya Saenz de Santamaria daude hautagai nagusien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.