Maiatzaren 26ko bozez eztabaida asko egingo dira datozen egunetan

Hamaikan Iruñeko Udalari buruzkoa 21ean egingo dute, eta Nafarroako Parlamentukoa 22an

Astelehenean egin zuten ETB1en Europako Legebiltzarrerako bozen inguruko eztabaida saioa. ETB.
Edu Lartzanguren.
2019ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Europako Legebiltzarrerako, Hego Euskal Herriko udaletarako, Nafarroako Parlamenturako eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundietarako hauteskundeak egingo dituzte maiatzaren 26an, eta dagoeneko ari dira egiten horien inguruko eztabaida saioak hedabideetan. Datozen egunetan, hainbat solasaldi entzun eta ikusi ahalko dira, batzuetan erakunde bakar baterako hautagaiekin, eta, bestetan, udaletarako zein foru aldundietarako batera.

ETB1en, astelehenean egin zuten Europako Legebiltzarrerako eztabaida, eta, atzo, udal bozetakoa. Hurrengoa maiatzaren 21ean egingo dute, 22:30ean, Gipuzkoako Foru Aldundirako aurkezturiko ordezkarirekin: Markel Olano (EAJ), Juan Carlos Izagirre (EH Bildu), Denis Itxaso (PSE-EE), MariaValiente (EP) eta Laura Garrido (PP).

Hamaika telebistan jo eta ke lanean ari ziren atzo eztabaidak lotzen, eta Nafarroari dagozkionak baieztatu ahal izan zituzten. Maiatzaren 21ean, asteartean, Iruñeko Udalaren inguruko debatea egingo dute, Nafarroa Gaur saioaren barruan, 21:00etan. Nortzuk hitz egingo duten zehazteke zegoen atzo.

Hurrengo egunean, Nafarroako Parlamenturako hautagaiak hartuko dituzte 22:00etan. Adolfo Araiz arituko da EH Bilduren izenean, Koldo Martinez Geroa Bairen ordezkari gisa, eta Ainhoa Aznarez Ahal Dugu ordezkatzen. UPNko eleduna egongo denik ezin zuten baieztatu atzo.

Deskonexioak

ETB2n, lurraldez lurraldeko deskonexioen bidez egingo dituzte eztabaidak, maiatzaren 23an22:30ean. Arabako Foru aldundirako hautagaien saioa Estibaliz Ruiz de Azuak bideratukodu, Xabier Garcia Ramsdenek Bizkaikoa, Juan Carlos Etxeberriak Gipuzkoakoa, eta Susana Errozek Nafarroako Legebiltzarrerako hautagaiekin egin beharrekoa.

Euskadi Irratiko Faktoria saioan dagoeneko hasi dira eztabaidak ematen, 09:00etan. Atzo Europako Parlamenturako hautagaien txanda izan zen.

Hurrengo solasaldia bihar egingo dute. Arabako Batzar Nagusietarako eta Gasteizko Udalerako hautagaiak arituko dira norberaren egitasmoak azaltzen eta horien inguruan eztabaidatzen.

Maiatzaren 21ean, Bizkaiko Foru Aldundirako eta Bilboko Udalerako hautagaiak mintzatuko dira. Ostegunean, maiatzak 23, Gipuzkoako Foru Aldundirako eta Donostiako Udalerako hautagaien txanda izango da.

Radio Euskadin, erakundeka banatu dituzte eztabaidak: Ganbara saioan egiten ari diraudaletako bozetako hautagaien artekoak, 22:15ean. Batzar Nagusietakoak, ordea, Boulevard magazinean, 09:00etan. Gaur, Donostiako Udalerako hautagaiak arituko dira. Ostiralean, Gasteizkoak. Maiatzaren 20an, Arabako Batzar Nagusietarako hautagaiak mintzatuko dira, eta 22an Bizkaikoak, eta 24an, Gipuzkoakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.