Kazetaritzarako gakoak

'The New York Times'-en arabera, edukien gaineko elkarrizketa asko egotea oso baliotsua da

The New York Times egunkariko erredakzioa. Ikerketa bat egin dute 2020ko joerak antzemateko. BERRIA.
urtzi urkizu
2020ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
The New York Times egunkariko ikertzaile talde batek aditu eta irakurleak elkarrizketatu ditu, jakiteko zein izango diren kazetaritzako gakoak 2020an. Kourtney Bitterlyk, Meg Feek eta Thomas Mitchellek plazaratu dituzte ondorioak, eta honako hauek izangodira urte berrirako gakoak:

AHOZ AHOKOA

Nahiz eta algoritmoek gomendio interesgarriak ematen dituzten, lankideek, senideek edo lagunek emandako gomendioak gainditzea zaila da. Ahoz ahokoak eta gomendio pertsonalek eduki berri baten aurkikuntza ekar dezakete, eta horrek balio handiagoa ematen dio edukiari.

EDUKIAREKIN KONEXIOA

Edukia nahieran eskura izateak esan nahi du herritarrek nahi dutena nahi dutenean begiratu eta entzun dezaketela. Baina jendea edukiarekin murgiltzen denean, esperientzia erritu bihurtzen da, eta edukia kultur kontakturako gune bilakatzen da. Hala, edukiaren inguruko elkarrizketak zenbaitetan baliotsuago bilakatzen dira edukia bera baino.

ARGI HASI, ETA BUKAERA BAT

Twitterren eta beste gune batzuetan albiste jario etengabeak daude. Horren ondorioz, jendeak hasi eta bukatzen diren istorioak nahi ditu. Amaierako puntua duten edukiak nahi ditu. Gertakizunen inguruko artikuluetara jo ohi du irakurleak, badakielako misterioa bukaeran argituko dela.

NEKEA JAKINARAZPENEKIN

Gero eta irakurle gehiagok jakinarazpen automatikoak desaktibatzen dituzte, etengabeko arretarekin nekatuak daudelako. Ahots bozgorailu inteligenteek, aldiz, gero eta harrera hobea dute.

GARDENTASUNA

Hartzaileek albiste produkzioaren prozesuari buruzko informazioa jaso nahi dute. Jakin nahi dute zergatik idatzi den lerroburu bat modu batean, eta zergatik izan duen hedabidean presentzia nabarmenagoa. Jakin nahi dute, halaber, informazioa iturri askok baieztatu duten ala ez.

GUNE DINAMIKOAGOAK

Konfiantza dutenekin elkarrizketa intimoak izatea nahiago dute, hau da, sareko talde txikietan iritziak partekatzea.

SARE SOZIALEI MUGAK

Erabiltzaileak mugak jartzen hasi dira, sare sozialek ez dezaten izan gehiegizko eragina haien bizitzan. Aplikazio batzuk sakelakotik kentzen dituzte, kontrola berreskuratzeko asmoz.

EGUNEKO ORDUA

Herritar gehienek nahiago du albiste «gogorrak» goizean irakurri, eta eduki arinagoak gauean—egunaren bukaeran, eduki «erlaxatzaileagoak»—.

ESPAZIO POLITIKOAK

Ospetsuek, markek eta hedabideek iritzirik ematen ez dutenean, jarrera politiko bat adierazten dute. Bestetik, politikari buruzko elkarrizketak izateko herritarrek Whatsapp, Slack, iMessage eta Instagram Messenger lehenesten dituzte.

UNEAN-UNEKOA, EZ BETI

Zenbaitetan irakurleek gai zehatzatenporalak bilatzen dituzte, eta unean-unekoa ez da garrantzitsuena. Hedabideek ikuspegi orokor bat izan behar dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.