Albistea entzun

Hamaikaren 'Kolpez kolpe' saioak udako denboraldia abiatuko du

Programa 100. atalera iritsi da. Udan esketx berri bat egingo dute, urteko unerik onenekin osatuta

Naroa Iturrik aurkezten du Hamaika telebistako <em>Kolpez kolpe</em> saioa.
Naroa Iturrik aurkezten du Hamaika telebistako Kolpez kolpe saioa. HAMAIKA Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko ekainak 22 - Donostia

Kortaturen estudioko hirugarren diskoa, 1988. urtekoa: Kolpez kolpe. 34 urte geroago, Hamaika telebistan ari dira kolpez kolpe. Ekhiñe Atorrasagasti kazetariaren zuzendaritzapean, Kolpez kolpe magazina ematen dute asteazken gauetan. Duela gutxi 100. atalera iritsi ziren. Gaur, berriz, denboraldiko azkeneko atala emango dute (22:30), udako denboraldiari hasiera eman aurretik. Atorrasagastiren arabera, «San Joan bezpera propioa» egingo dute, 23 gauaren bezperan.

«Erre ez zenituzten sorginen alabak gara gu», ihardetsi du Atorrasagastik. «Eta, ondorioz, gure konjuru propioak egingo ditugu. Aurka ditugun energiak uxatzeko, antzezlan txiki bat egingo dugu». Tessa Andonegi arduratzen da egin ohi dituzten esketxen gidoiez. Platoan izango da Andonegi bera, Miren Ibarguren analistarekin batera. Ibai Fresnedok, berriz, Kamikaze atalaren urteko unerik onenak eskainiko ditu. «Denboraldiaren hautaketa bat izango da saioaren muina». Ekhill doktoreak ere urteko onena berreskuratuko du.

Naroa Iturri da programako aurkezlea. Atorrasagastik, berriz, kameraren atzean lanean ari den taldearen ahalegina goraipatu du: Andrea Lopez, Lara Iturain, Martxel Arkarazo eta Axi Aizpuruaren lana arlo teknikoan; Maddi Mochalesena, ekoizpenean; Nagore Sarasolarena, grafismoan. Dagoeneko 100 atal egitea lortu dute, eta sentimendu kontrajarriak ditu Atorrasagastik: «Umorezko kazetaritza egiteko lan handia dago atzean, eta baliabide gutxirekin batzuetan nahi bezala ezin ekoiztu ibiltzea etsigarria izan daiteke zenbaitetan. Baina, era berean, sentimendu baikor eta asebeteak dauzkat lantalde sendo, efektibo eta aukera asko ematen dituen bat sortu dugulako». Baikorra da saioko zuzendaria. «Bide emankorra dugu urratzeko aurrera begira».

Programak beste adar bat sortu du aurten: KZK news. Atorrasagastik berak aurkezten du. «Esperimentu bat da, eta sare sozialetan kanal berriak urratu nahi ditugu». Izan ere, Youtubeko zuzeneko bat da, berez, KZK news, gero Hamaikan ere ematen dutena. «Youtubeko audientziara iritsi nahi dugu. Umorez jositako kazetaritza da, baina atzean kazetaritza lan handia dago».

'Enbata dator' fikzioa

Kolpez kolpe-ren jarraitzaileak ez dituzte udan umezurtz utziko. Izan ere, gaur gaueko saioarekin ekingo diote udako eskaintzari. Datozen egunetan, Enbata dator izeneko esketx-antzezlan bat grabatuko dute, eta hori pilula laburretan emango dute uda honetan. «Gure helburua da denboraldian zehar egin ditugun ekoizpen onenak jostea, eta xingola berezi bat izango dugu horretarako: Enbata dator fikzioa». Tessa Andonegirena da gidoia, eta saioko lantaldeko kideek beteko dituzte aktore lanak.

Udazkenean ohiko formatura itzuliko da saioa. «Emakume askori ematen diogu ahotsa. Ahalduntze ariketari distira atera behar zaio», dio Atorrasagastik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iruñek peñetako pankarten irudi txikiak, gaur egin duten aurkezpenean. ©BERRIA

Iruñeko peñek aurtengo pankartak aurkeztu dituzte

Iker Tubia

Enrique Maia alkatea da nagusi irudi gehienetan. Karrika «berreskuratzeko» eta eraso sexistarik ez onartzeko dei egin du Iruñeko Peñen Federazioak

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Uliak aukerak ditu jende guztiarentzat»

Jakes Goikoetxea

Donostiako Ulia mendiko interpretazio zentroak hamar urte beteko ditu uztailean. Ezezaguna da oraindik ere donostiar askorentzat, baina jendea gero eta gehiago joaten dela uste du Orkolagak.
Anubis zaldi arabiarra, aurtengo edertasun lehiaketa batean. Lau aldiz gailendu da azken hiru hilabeteotan Galizian jokatutako txapelketetan. ©BERRIA

Abarizketako zaldi arabiarra

Enekoitz Telleria Sarriegi

Aritz Aranburu beasaindarraren Anubis zaldiak hainbat edertasun sari irabazi ditu. Abarizketa baserrian zaindu eta aterpetzen dute. Arraza bereko beste lau zaldi ere badituzte han.

Korterraza jaialdiaren antolatzaileak, aurkezpenaren egunean. ©KULTURA KALEAN

Arabako zinemaren indarra

Amaia Jimenez Larrea

Korterraza film laburren jaialdia Gasteizen eta Arabako hainbat herritan egingo dute. Gasteizen kontzertuak ere egongo dira; 42 film labur iritsiko dira Arabako 38 herritara

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.