Albistea entzun

EITBk esan du euskarazko zinema «erreserban» dutela, «aldi batez»

EITBko zuzendari nagusiak EH Bilduri erantzun dio emisio leiho digitala lehenesten duela.

ETB1ek <em>Beste egun bat bizirik</em> filma (2017) eman zuen atzo, euskarara bikoiztuta, 23:30ean.
ETB1ek Beste egun bat bizirik filma (2017) eman zuen atzo, euskarara bikoiztuta, 23:30ean. ETB Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko urriak 6

Maiatzean, ekainean, uztailean eta abuztuan ETB1ek ez zuen zinemarik eman, film bakar bat ere ez. Irailaren 6an argitaratu zuen datua BERRIAk, eta kritikak egin zituzten orduko hartan Administrazioan Euskaraz eta Zinemak Euskaraz talde euskaltzaleek. Azkeneko asteetan, berriz, ETB1ek eman ditu pelikula batzuk —gehienak, 23:30ean—. EH Bildu taldeak egoera horren inguruan galdetu du Eusko Legebiltzarrean, eta EITBko zuzendari nagusiak nabarmendu du komunikabide linealean zinema emanaldien kostuak merkatzeko neurri bat dela.

Andoni Aldekoak zera iragarri du idatzizko erantzunean: «EITBn fikziozko eta zinemako edukien liburutegi bat osatzen ari gara, 2023an argia ikusi nahi duen Primeran plataforman eskaintzeko». Plataforma hori elebiduna izango dela azaldu zuen Aldekoak duela hilabete batzuk.

Zuzendari nagusiak adierazi du EITBk gaur egun lehenengo emisio leihoa digitala izatea lehenesten duela: «Emisio linealak oso ikus-entzule datu txikiak ditu, eta erreserban du aldi batez».

Era berean, Aldekoak zera ohartarazi du: «EITB euskarazko edukiak lehenesten ari da, eta, politika horri jarraituz, lanean ari da euskal gizarteari alternatiba bat eskaintzeko zinema eta fikzio kontsumo masiboaren arloan, batez ere plataformetan».

Ez da hori gertatzen gaztelaniazko zinemarekin. ETB2k batez beste hilean 30 film inguru ematen ditu. Gainera, EITB Nahieran plataforman askoz film gehiago ikus daitezke gaztelaniaz euskaraz baino; astez aste ETB2n ematen dituzten pelikuletako batzuk Interneteko plataforman gaineratzen dituzte.

Administrazioan Euskaraz taldearen iritziz, EITBk EH Bilduren galderari emandako erantzuna «lausoa» eta «zehaztugabea» da, «eta inolako konpromisorik gabekoa».

Zinemak Euskaraz herritar taldeak —Pantailak Euskaraz-eko partaidea da— Aldekoaren erantzunen aurrean adierazi du egoera «negargarria» dela. «Berriro ere, ikusi dugu euskara ez dagoela EITBren erdigunean; ez dago primeran, eta, gainera, argi adierazten dute erreserban daukatela».

ETBk lagundutako lanak

EH Bilduk, beste alde batetik, Eusko Legebiltzarrean informazioa eskatu du jakiteko iaztik hona EITBk eskuratutako filmetatik zenbat diren euskaraz eta zenbat gaztelaniaz, eta jakiteko ea EITBk parte hartu duen filmen artean zenbat ekoitzi diren euskaraz eta zenbat gaztelaniaz.

Ekainaren 15ean, EITBk eta Ibaia, EPE eta Apika ikus-entzunezkoen elkarteek lankidetza hitzarmena sinatu zuten ekitaldian, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak esan zuen azken hamalau urteetan 208 filmetan parte hartu duela EITBk. «208 horietatik 83 eman ditu ETBk euskaraz, eta 70ek izan dute jatorrizko bertsioa euskaraz»

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Filip Albor, Amaia Karrere eta Arantxa Hirigoien, <em>Ttinka</em> disko-liburuaren egileak. ©MATHIEU HARANBURU/ BELARRI

«Ikusi dut gauza gutirekin anitz pasarazten ahal dela»

Ainize Madariaga

'Ttinka' disko-liburua plazaratu du Hirigoienek, Filip Albor eta Amaia Karrerekin batera.Ttipitik «on» denez kantuak eta ipuinak euskaraz entzutea, haurren beharretara egokitu dute obra.
Jon Zabaleta, HernaniKomik azokan emandako Joseph Camino saria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

«Marrazteak goizero jaikitzen laguntzen dit»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Trazu ezberdin asko dituen bineta erraldoi bat da Zabaletaren bizitza, marrazkiz zirriborratu duena. Hernani bere jaioterrian saritu dute, eta euskal komikiari egindako ekarpena aitortu.
 ©MONIKA DEL VALLE / @FOKU

«Euskaraldia oso neorrealista da»

Urtzi Urkizu

ETB1ek 'Dailobit' saioaren bigarren atala emango du gaur, Euskaraldian izandako bizipenekin. Rutak Leire Palaciosekin batera aurkezten du programa. «Naturaltasunez agertzen saiatzen naiz».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.