EPAILEEK ESANAK

2016ko urriaren 26a
00:00
Entzun
«Auzipetze autoko aurrekariak polizia txostenek dakartena jasotzen dute bakarrik, poliziaren ondorioak bakarrik, eta kasu askotan, gertakari objektiboak ez, balorazioak dira, alderdi askotan, interpretazio subjektiboak».

«[Zantzuek] Agerian utzi dute ETAren metodo terroristetatik jarduera politikorako garapen adierazgarri bat dagoela, talde, antolakunde eta pertsonek lagundua, tartean, orain auzipetutakoek; horiek ez dira ETA, ez dute laguntzen ezta parte hartzen ere dagoeneko existitzen ez den ETAren indarkerian».

«[Arantza Zuluetaren egoeraz] Auzitegi honek saihestu behar ditu, gertatzen ari direla ziurtatzen bada, espetxeko gehiegikeriazko egoera luze eta neurri gabeak».

Jose Ricardo de Prada Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea

«[Emilie Martinen aurkako] Euroagindu eskaeran egotzitako delituak ez datoz bat gertaeren azterketa penal objektibo batekin, Emilie Martini egotzitako egitateak ez baitira ez delitu, ez krimen».

«Eskaerak ez du zehazki jasotzen ez egotzitako delituak noiz eta non egin diren, ez zer neurritan hartu zuen parte Emilie Martinek».

Francois Legrand Paueko Dei Auzitegiko presidentea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.