Nafarroako Gizarte Segurantzako buru bat zigortu dute

2018ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Juan Carlos Riezu Nafarroako Gizarte Segurantzako buru izan zen urte luzez 2013ra arte. Jamal Satli Bluebay enpresaren jabeak Marsans hotel katea erosi zuen, baina, Gizarte Segurantzarekin zituen zorrak saihesteko ahaleginean, lagundu egin zioten Riezuk eta Javier Pomes UPN eta PPko europarlamentari ohiak. Nafarroako beste bi abokatu ere auzipetuta daude. Herenegun hasi zen haien aurkako epaiketa, Iruñean, eta akusatuek akordioa erdietsi zuten fiskaltzarekin.11 eta 22 hilabete arteko espetxe zigorra ezarri diete, baina ez dira kartzelara joango. Gainera, Gizarte Segurantzari 2,4 milioi euro ordaindu beharko dizkiote. Bost akusatuei ezarritako isunak 1.350 eta 1.800 euro artekoak dira. Enpresaburuak barkamena eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.