1989tik lehen aldiz bozkatuko dute astegunez

2017ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Kataluniarrek aurretik ere bozkatu izan dute lanegun batean. Espainiako trantsizio politikoan, ohikoa zen astegunetan bozkatzea; uste zen asteburuetan bozketak egiteak abstentzioa handitzen zuela. 1977ko ekainaren 15ean egin zituzten Frankismo osteko lehen bozak, asteazkenez. Hurrengo biak, 1979ko martxoaren 1ean eta 1982ko urriaren 28an, ostegunez egin ziren. Erreferendumak ere egin dira lanegunetan; Erreforma Politikoari buruzkoa asteazkenez izan zen, 1976ko abenduaren 15ean, eta baita Espainiako Konstituzioari buruzkoa ere, 1978ko abenduaren 6an. Igandean egiteko ohitura nagusitu zen gero, baina salbuespenak izan dira; Europako Parlamenturako bozak ostegunez egin ziren 1989an, eta2006ko azaroaren 1ean Kataluniako Parlamentukoak; asteazkena zen, baina jaieguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.