Albistea entzun

SOSLAIA. Miguel Diaz-Canel

Boterearen eskaileran gora 30 urtez

Ander Perez Zala -

2018ko apirilak 20

Miguel Diaz-Canelentzat (Placetas, Kuba, 1960), ospakizun eguna da gaurkoa: 58 urte bete ditu, eta Kubako botereko eskaileraren azken mailara iritsi berri da. Pixkanaka eta soinu handirik egin gabe, gora besterik ez du egin azken 30 urteotan PCC Kubako Alderdi Komunistan, eta horrek balio izan dio Raul Castro haren aurrekoaren oniritzia bereganatzeko, eta atzo irudikatu zuten belaunaldi aldaketaren protagonista izateko: herrialdeko presidente berria.

Ibilbide luzea du politikan. Komunisten Batasun Gaztean sartu zen gazte zela, eta hortik salto egin zuen lehen kargu garrantzitsura: 1994 eta 2003 artean, Villa Clara probintziako alderdiaren burua izan zen, jarduna beste hainbat kargurekin uztartuz. Urte horietan hartu zuen sona handien PCCko buruzagien artean, eta horrek ahalbidetu zion alderdiaren Politburora igotzea —PCCren botere exekutiboa da, hamalau kidek osatua—. Eskaileraren kontrako bidea ez zuen inoiz hartu, eta, goia jo zuela zirudien arren, 2009. eta 2012. urteen artean Goi Hezkuntzako ministro izan zen, ostera Kubako presidenteorde izateko.

Diaz-Canelek hamarkadotako lerro politikoaren jarraitzailetzat aurkeztu du bere burua, eta hori izango du zeregin nagusietako bat, Castrok abiaturiko erreformetan sakontzearekin batera. Gizarteari begira, bere figura egonkortu beharko du, iraultzan parte hartu ez zuen belaunaldikoa baita, eta, beraz, askorentzat ezezaguna da. Kanpora begira, Donald Trump AEBetako presidentea izango du aurrean, bi herrialdeen arteko harremanak berriz okertzeko nahia publikoki erakutsi duena.

Diaz -Canelek bost urteko agintaldia abiatu zuen atzo, figura historikoen babesean. Ordea, PCCko sektore kontserbadoreak pisu handia du Kuban, eta Castroren urteotako erreformak mugatzea lortu du; ikusteko dago presidente hautatua noraino heltzera ausartuko den, eta joera horren kontra joango ote den. «Gizarteak gehiago nahi du», adierazi zuen presidenteorde zela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Elisabeth Borne Frantziako lehen ministro berria eta Jean Castex lehen ministro ohia, atzo, Parisko hotel batean egindako agerraldian. ©CHRISTIAN HARTMANN / EFE

Ekonomian Frantziaren autonomia «handitzeko» gobernu bat eratu du Macronek

Mikel O. Iribar

Gerald Darmanin eta Bruno Le Maire ministro izango dira aurrerantzean ere. Catherin Colonna Atzerri ministro izango da; Sebastian Lecornu, Defentsa ministro

Scott Morrison Australiako jarduneko lehen ministroa, iragan igandean, kanpainako ekitaldi batean. ©MICK TSIKAS / EFE

Australia, ezkerrerako bidean

Josep Solano

Gaurko parlamenturako bozetan, funtsezkoak izango dira inflazioaren gorakada, klima aldaketa eta segurtasun nazionala. Oposizioko Alderdi Laborista da irabazteko faboritoa

Napalpiko sarraskia azaltzen duen kartel bat, Napalpi herrian. ©BERRIA

Napalpiko sarraskian estatuak erantzukizuna izan zuela ebatzi dute

Igor Susaeta

Epaiaren arabera, Argentinak «gizadiaren kontrako krimenak» egin zituen indigenen aurka 1924an
Abortuaren aldeo manifestazio bat, New Yorken, atzo. ©SARAH YENESEL / EFE

Oklahomak ia guztiz debekatuko du abortua

Berria

Estatuko Ordezkarien Ganberak AEBetako abortu legerik murriztaileena onartu du: amaren bizitza arriskuan badago edo bortxaketa ala intzestua izan bada baimenduko du soilik. Gobernadorearen sinadura falta da indarrean sartzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...