Albistea entzun

Mendi ibilbidea

Pozo de la Mora

Egaibarreko Jaurerriaren Gutun Arkeologikoan diote putzutik gertu dagoen muino batean Burdin Aroko 'oppidum' bat zegoela.
Irudian Pozo de la Mora ageri da.
Irudian Pozo de la Mora ageri da. MIKEL ARRIZABALAGA Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Arrizabalaga -

2022ko apirilak 12

Eri Aroko jaurerria izan zen Legaria herria izango dugu abiapuntu. Herriko plazatik abiatu eta berehala, Ega ibaia zeharkatuko dugu zubi zabal batetik. Makaldi baten paraleloan zabaltzen den lurrezko pistan barna, errepide nagusia gurutzatu, eta aurrez aurre dugun pistatik jarraituko dugu. Aldapa txiki bat igo, eta Vasco-Navarro trenbidea igarotzen zen lekura iritsiko gara. Tren horrek, Gasteizetik igaroz, Lizarra eta Bergara herriak lotzen zituen, eta trenbide estuko burdinbidea zen. 1887. urtean eraikitzen hasi ziren (bere osoan, 1927tik aurrera) eta 143 kilometro luze zen. Gaur egun, trenbidea zena bide berde bihurtu da, tren txikia izan zenari berriro bizitza emanez.

Antzin herria gertu ikusiko dugu, eta, hara ailegatzeko, bide berdearen zati bat beteko dugu. Trenbide zaharraren arrastoa utzi, herrian sartu. eta zeharkatuko dugu berriro errepidera ateratzeko. Ega ibaia gertu ikusiko dugu, eta aurrez aurre ikusiko dugun Dos Hermanas mendilerro aldera joko dugu. Lurrezko pista zabal eta erosoa, zereal lurren artean marrazten da, eta erraz egingo dugu aurrera. Tarteka agertzen diren SL-NA 185aren seinale zuri eta berdeek erakutsiko digute jarraitu beharreko bidea. Aldapan gora hasi eta berehala, eskuinetik ateratzen den xenda hartuko dugu, egurrezko hesolak erakusten duen norabidean. Piedramilleraren El Portillo izenez ezaguna den atakara igoko gara, gizakiak harkaitzean egindako igarobide naturala. Ataka igaro eta gertu ikusiko dugu Piedramillera herria. Dos Hermanas tontorrera zuzentzen den xenda eskuinera utzita, Erdi Aroko galtzadaren zati batekin egingo dugu topo eta handik jaitsiko gara herrira. Bide hori orgek, ardi artaldeek eta pertsonek erabili zuten. XVI. mendetik aurrera egindako hobekuntza batzuen emaitza da galtzada edo portuko bidea, herriaren eta Piedramillerak Ega ibaian erabiltzen zuen errotaren zerbitzurako. Bide horri buruzko dokumentazio idatzia 1.331 urtekoa da.

Herria utzi eta, errepidearen gainetik, zereal lurrekin muga eginez hedatzen da zidorra. Seinalizazioa zaharra da, eta marka asko desagertuta edota ezkutatuta daude, eta horrek ibilera zaildu egiten du. Beste aukera bat da zereal lurren ertzetik aurrera egitea. Lepora jaistean, Legaria herrirantz doan lurrezko pista bilatuko dugu, eta handik aurrera egingo dugu pista nagusiarekin bat egin arte. Bidegurutzean, atzera egin eta Pozo de la Morara iritsiko gara. Udan lehorra egon ohi da, baina beste garai batzuetan ur jauzia eta putzua ederki ikus daitezke. Ingurua nahiko zikin egon ohi da, eta zaildu egiten du putzura gerturatzea.

1977an Egaibarreko Jaurerriaren Gutun Arkeologikoa argitaratu zuten, Egaibarren, Nafarroan, eta Legaria, Oko eta Etaiu udalerrien artean II. Burdin Aroko oppidum bat zegoela adierazten zuen, Morako putzutik gertu dagoen muino batean. Oppidum hitza (pluralean oppida) latinezko termino generiko bat da; toki garai bat izendatzen du, muino edo ordoki bat, eta haren defentsa naturalagatik, gizakiaren esku hartzeak indartuak dira. Oppida-k, eskuarki, landaketarako egokiak ziren lurren jabegorako edo zati bizigarriak izan zitzakeen gotorleku gisa ezartzen ziren.

Kokalekua ezin hobea zen; defentsa natural ona, ura hurbil, bide zaharrak gurutzatzea, artzaintzan aritzeko aukera eta zerealak, olibondoak eta mahatsondoak lantzeko eremu emankorrak. Eskuz modelatutako zeramikak aurkitu ziren, tornuekin, errotekin... burdin eta erromatar garaikoak. Egaibarreko historiaren pasarte hauek gogora ekarri eta gero, bidera itzuli eta porlanezko pistatik erraz helduko gara Legaria herrira.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Urola Kostako Hitza ©Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI'.a, atzo, garaipena ospatzen.

Hirugarren urtez jarraian, Izeta VI.ak jantzi du Euskal Pentatloi Sariaren txapela

Ihintza Elustondo - Urola Kostako Hitza

Ez da sorpresarik izan VI. Euskal Pentatloi Sariaren finalean, eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarrak jantzi du txapela; emazteari eta semeari eskaini die garaipena. Xabat Olaizola zarauztarra sailkatu da bigarren, eta Xabier Zaldua hirugarren. Aritz Irazabal izan da laugarrena, Ioritz Gisasola bosgarrena, eta Julen Kañamares seigarrena.

Jose Luis Zubizarreta. ©Maialen Andres, Foku

«Iraurgin baino ardura handiagoko lanik ez dut edukiko inoiz»

Unai Zubeldia, Gipuzkoako Hitza

Jose Luis Zubizarreta 11 urterekin joan zen Azpeititik Valentziara, bakar-bakarrik, eta Azpeitia-Azkoititik Donostiarako saskibaloi bidea egin du orain, 62 urterekin. Proiektua biziberritu nahi du.

Osasunako jokalari Chimy Avila eta Ivan Rakitic Sevillakoa, baloiaren lehian, atzo, Sadarren, Espainiako Ligako seigarren jardunaldian. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Frustrazioaren gatibu

Eñaut Agirrebengoa

Osasunak hobera egin du defentsan, baina ez du asmatu ate aurrean, eta puntu gazi-gozoa lortu du Sevillaren aurka. Nafarrek etxean irabazi gabe segitzen dute

Athleticeko jokalariak, lehen gola ospatzen, Iñaki Williamsen sartutakoa. ©L. RICO / EFE

Beste derbi zuri-gorri bat

Julen Etxeberria

Hogei urteren ostean, Athleticek Alavesi irabazi dio Mendizorrotzan. Garaipena lortuta, zuri-gorriek indartu egin dute egiten ari diren sasoi hasiera ederra. Arabarrek aurreneko aldiz galdu dute etxean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.