Albistea entzun

Balerdi hegoaldeko gandorretik (IV)

Malloak osatzen dituzten mendietatik, Balerdi da ikusgarriena. Haren hegoaldeko gandorra mendizale-eskalatzaile askoren jomuga da.
Eskalatzaile bat, Balerdiko hegoaldeko gandorrean gora.
Eskalatzaile bat, Balerdiko hegoaldeko gandorrean gora. XABIER MUJIKA Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Mujika -

2023ko maiatzak 30

Aralarko Malloak Araitz ibarraren gainean zintzilikatutako larreei deitzen zaie, nahiz eta gaur egun izen hori Araitz ibarra mendebaldetik ixten duen zirku osoari deitzeko hedatu den. A-15 autobidetik begiratzen badiegu, Araitz ibarrera amiltzear dagoen olatu erraldoi baten itxura dute. Malloak osatzen dituzten mendietatik, Balerdi edo Mallozar da ikusgarriena, eta haren hegoaldeko gandorra mendizale-eskalatzaile askoren jomuga izan da.

Azkarate eta Gaintza herrietatik irits daiteke gandor horren oinera, oso nabarmena ez den bide bati jarraituz. Gandorra eskalatzeko, gomendagarria da 60 metroko sokak, friend eta artaka-trabagailuen sorta bana, 8-10 express zinta eta tamaina ezberdinetako zinta uztaiak eramatea; azkeneko horiek bereziki, harkaitz zubi asko dago eta.

Lehenengo luzea, 60 metro, III+/IV. Zuhaixka bat erdian duen horma bat eskalatuko dugu gandorrera igotzeko. Behin gandorrera iristean, zailtasunak amaituko dira.

Bigarren luzea, 40 metro, II. Trantsizioko luzea. Bilgunea orratz batean muntatuko dugu.

Hirugarren luzea, 25 metro, IV. Gandorrari zailtasuna ematen dio. Diedro itxurako bat eskalatuko dugu —IV, eskuinetik saihestuz gero errazagoa da—, beheko zatian harkaitz trinkoa eta goian askea duena. Bilgunea diedroaren gainean eta ezkerrean dagoen erlaitz zabal batean muntatuko dugu. Bilgune horretatik 50-70 metro ibili beharko dugu laugarren luzera iristeko.

Laugarren luzea, 25 metro, III+. Diedro itxurako bat eskalatuko dugu, bilgunea horren gainean muntatuta.

Hemendik aurrera, zailtasun guztiak amaituko dira, eta ez dugu inongo arazorik izango gailurrera daraman hego-ekialdeko gandorrera iritsi, eta handik gailurrera erdi oinez iristeko.

Jaitsiera Balerdira doan ohiko bidetik egingo dugu, Astunaldeko lepoan hegoaldera doan bideari jarraituz.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Aimar Oroz, etsita, aukera bat huts egin ondoren. ©Iñigo Uriz / Foku

Gorritxoek suspertu ezinik jarraitzen dute

Julen Etxeberria

Osasunak galdu egin du Atletico Madrilen aurka Sadarren. Nafarrek ez dute oraindik etxean irabazi denboraldi honetan. Ligako azken hamabi puntuetatik bakarra eskuratu dute. Epaileak berdinketarena izan zitekeen gola baliogabetu dio David Garciari, eta Arrasate eta Chimy Avila kanporatu ditu.

Abde Rebbach Alaveseko aurrelaria Oscar Mingueza Celtako atzelariarekin lehian, atzo, Balaidosen. ©SALVADOR SAS / EFE

Aho zapore gaziko puntua

Iñigo Lasa Fresneda

Alavesek berdindu egin du Celtaren zelaian, eta, horri esker, lehen puntua lortu dute etxetik kanpo. Arabarrak jokalari bat gehiagoarekin aritu dira 68. minututik. Samuk sartu du gola

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Etxean talde sendoa izatea da gure erronketako bat»

Ainara Arratibel Gascon

Athleticek sasoiko lehen hiru puntuak berreskuratu nahi ditu Levante Las Planasen zelaian. San Adrianek nabarmendu du «borroka handiko» partida izango dela.
Masterseko finalerdiak jokatuko dituzten lau bikoteak, Nafarroa Arenan, pilotak aukeratzen. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Gaur jokatuko dituzte Masterseko finalerdiak, Iruñeko Nafarroa Arenan

Julen Etxeberria

Gaur jokatuko dituzte Masterseko finalerdiak, Iruñeko Nafarroa Arenan (21:15, ETB1). Irabazleek finala jokatuko dute igandean, toki berean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.