Frantziaren jarrera salatu dute Parisen

2014ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Zazpi lagun ari dira epaitzen egun hauetan Parisen, ETAren logistika aparatuko kide izatea, armak eta lehergaiak lapurtzea eta bahiketa egotzita. Horietako batek, Ibon Gogeaskoetxeak, beste guztien izenean hartu zuen hitza atzoko saioan, Frantziako Gobernuaren jarrera salatzeko. Haren ustez, Frantziak Europako zuzentaraua erabili nahi du euskal presoak gainetik kentzeko. «Badaki oso ondo lege hori ezartzen badu zer gertatuko den», esan zuen, eta Mariano Rajoyri erreferentzia egin zion hurrena, hark ez duela espetxe politika aldatuko esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.