Itxarote sistema, Ertzaintzarenean salaketa jartzeko

2014ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila aztertzen ari da Ertzaintzaren egoitzetako funtzionamenduan moldaketa batzuk egitea. Zerbitzua hobetzeko izango direla nabarmendu du sailak, eta aztertzen soilik ari direla oraindik, ez dagoela erabakirik. Mahai gainean duten neurrietako bat da kasu batzuetan salaketa jartzeko ordua ematea. Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez, arazoak sortzen dira polizia etxe batzuetan, salaketak jartzera herritar bat baino gehiago aldi berean joaten direnean. Halakoetan, «salaketa presazkoa ez denean», herritarrari esan ahalko diote noiz joan salaketa aurkeztera.

Uda pasatu ondoren hartuko du erabakia Segurtasun Sailak, eta udazkenerako espero dute martxan jartzea. Funtzionamendua aldatzeko beste neurri batzuk ere mahai gainean dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.