Tubacexeko lantaldeak baietz esan dio itunari

2018ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Laudioko Tubacexeko fabrikako lantaldeak oniritzia eman dio bost urteko iraupena izango duen enpresa hitzarmenari. Itun horrek KPItik gorako igoerak jasotzen ditu, CCOO sindikatuak jakinarazi duenez. Beharginek baietz esan zioten atzoko galdeketan.

Soldata igoeraz harago, 87 langile gehiago kontratatzeko akordioa jaso du itunak. 2023. urte arte errelebo kontratuaren aplikazioa da lortutako beste aldagai bat. CCOOk dio 30 milioiko inbertsioa ere lotu duela zuzendaritzarekin, Tubacex taldearen plantetan baliatzeko.

Horrez gain, kontziliaziorako neurriak ere islatzen ditu akordioak, eta langileak trebatzeko ikastaroak. Hurrengo ituna sinatu arte indarrean egongo da hitzarmen egin berria, ultraaktibitate mugagabea ere onartu duelako enpresak. CCOOren ustez, lan baldintzak «nabarmen hobetu dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.