Fiskaltzaren helegitea lau presoen auziari

2014ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Jesus Alonso Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak helegitea jarri du auzitegi horrek berak herenegun hartutako erabakiaren kontra. Alberto Plazaola, Pakito Mujika, Santiago Arrospide eta Rafa Caride presoei Frantziako zigorra aintzat hartu eta espetxealdia murrizteko agindu zuen, baina fiskalak dio Auzitegi Nazionaleko Lehen Sekzioak oker interpretatu duela Espainiako Kongresuak azaroaren 12an onartutako lege organikoa. Hala, Auzitegi Gorenak hartu beharko du lau horiei buruzko erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.