Lau saio antolatu dituzte euskararen eta generoaren arteko erlazioaz

'Euskara eta feminismoa' jardunaldiak egingo dituzte azaroko lau asteartetan, eta Interneten emango dituzte; aurretik izena eman behar da

Izaskun Landaida eta Miren Dobaran, jardunaldiak aurkezten, atzo. IREKIA.
Irati Urdalleta Lete.
2020ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Hizkuntzaren eta generoaren arteko erlazioaz hausnartzeko, Euskara eta feminismoa jardunaldiak antolatu dituzte Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Emakundek eta Hizkuntza eta Genero Batzordeak. Azaroko lau astearteetan egingo dituzte, 10:00etan, eta online izango dira. Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.

Lau saioak ere zehaztuta dauzkate dagoeneko: Hizkuntza eta generoa: hurbilpen teoriko bat;Ez gara euskaldun jaiotzen, egin egiten gara; Hizkuntza, generoak eta beste menderakuntza batzuk; eta Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko zubiak.

Bestalde, Euskal Herriko Bilgune Feministak Emakume* Abertzaleen Topaketa Feministak antolatu ditu abenduaren 12rako Errenterian (Gipuzkoa), Araka ditzagun gure bazterrak, lanbroak ezkutatzen dizkigunean lelopean. «Inoiz baino beharrezkoagoa da Euskal Herriarentzat, proiektu feminista bat eraikitzen jarraitzeko, burujabetza feministan sakontzea eta askotariko aliantzak ehuntzea», azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.