Koronabirusa

Joera gorantz ari dela, gaur berrikusiko ditu eremuen zerrendak Jaurlaritzak

Baliteke Araba eta Gasteiz eremu gorrian sartzea. Itxialdi perimetrala ezarri dute Arguedasen (Nafarroa). Hegoaldeko ZIUetan 119 gaixo daude

Herritar batzuk, Gasteizko kaleetan, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU.
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2021eko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 8.107 PCR proba eta antigeno test egin zituzten herenegun Hego Euskal Herrian, eta 739 positibo detektatu zituzten: Bizkaian, 245; Gipuzkoan, 235; Nafarroan, 175; eta Araban, 79. Beste bost kasuak EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean atzemandakoak dira, eta positiboen portzentajea %9,12 da.

Jaurlaritzak gaur berrikusiko du 100.000 biztanleko 400eko intzidentzia tasa duten eremuen zerrenda, eta bihartik aurrera ezarriko da, besteak beste, itxialdi perimetrala; litekeena da Araba eta Gasteiz eremu gorrian egotea. Gipuzkoako eta Bizkaiko egoera, aldiz, samurragoa da. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, gainera, nabarmendu du prebentzio neurriak betez gero ez dela «erabaki zorrotzagorik» hartu beharko.

Nafarroan, bart gauetik itxialdi perimetrala ezarrita dago Arguedasen, hainbat positibo atzeman ondoren. Lurraldeko arakatzaileek, gainera, salatu dute maiatzaren 1etik aurrera lantaldearen %90 beste langile batzuekin ordezkatuko dutela, eta horrek ondorioak dakartzala, «esperientziarik gabekoak» baitira.

Hegoaldeko erietxeetako ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan 119 pertsona daude.

Txertoekin aurrera

Ipar Euskal Herrian beste hiru txertaketa gune ireki dituzte gaur Hazparnen, Hiriburun (Lapurdi) eta Bidaxunen (Nafarroa Beherea), eta Baionako elkarte etxeko txertaketa edukiera handitu egin dute. Baionako Herriko Etxearen arabera, 2.500 dosi jartzen ahalko dituzte astero, gutxienez.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak, berriz, espero du aste honetan zehar eta datorrenean amaitzea 80 urtetik gorakoen txertaketa. Nafarroan, Pfizerren 17.550 dosi jaso zituzten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.